Irratsaioak

GORKA LIZASO/ERRONK

Goizerokoa, Irratsaioak 15 Eka 21 0

Beste behin Gorka Lizaso abeslariak harrituta utzi gaitu, guk hitzak eman eta sortu duen abesti ederrarekin. Gaurko abestirako hitzak hauexek: indarkeria/aski da, jarrera aldaketa eta udaberriko hondartza beteak.

2021-06-15 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 15 Eka 21 0

Atzoko tankera mantenduko du eguraldiak, tenperatura goian dela. Eguzkia bistan hodei bakan batzurekin. Udaberri giro bikaina, kostaldean goxo eta hegoaldean berotzar galanta ekialdetiko haize leunarekin. Bero hodeiak agertuko dira mendi aldeetan baina kostaldea salbu mehatxua sumatu arren. Beraz, tenperatura gaur ere goian, zeru sabaia garbi samar eta eguratsa garden gandu pixka batekin.

ZUABE/BEÑAT ZUBELDIA

Goizerokoa, Irratsaioak 14 Eka 21 0

ZUALBE ongizate emozionalerako zentruko Beñat Alustizarekin ikasturteko azken saioa egin dugu. Ikasturteko errepasoa egiteaz gain, “bidelaguntzako”puntu garrantzitsuenak bildu ditu.

2021-06-14 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 14 Eka 21 0

Gaur haizearen ipar ukitu apur batek zertxobait behera eragingo dio tenperaturari kostaldean baina oso gutxi izango da hori eta goizean sortuko diren behe laino horiek segituan deseginaz, garbi geratuko da eguratsa eguzkia goiz hasiko delarik lanean. Horrela beroa nabarmenduko da kostaldean ere eta barnealdeagoetan tenperatura oso goian, beroaren sentsazioa asko nabarmenduaz. Barnealdeetako mendi guneetan ekaitzak garatu daitezke, zaparrada mardulak botaz.

ANDONI CALVO

Goizerokoa, Irratsaioak 11 Eka 21 0

Andoni Calvok, COVID 19 pasaportearen inguruko argibideak eman dizkigu.

URRETXUTIK MUNDURA-IPARRAGIRRERI OMENALDIA

Goizerokoa, Irratsaioak 11 Eka 21 0

Gorka Hermosa akoredeoilaria gonbidatu dugu Goizerokora, izan ere, gaur arratsaldeko 19:00etan Tolosako Leidor antzokian, Urretxutik mundura, Iparragirreren omenaldi ikuzkizuna eskeiniko dute.

INSANOS MUSIKA TALDEA

Goizerokoa, Irratsaioak 11 Eka 21 0

Atzo, Iñigo Etxenikek gidatzen duen MUSIKAZBLAI saioan Legazpiko INSANOS musika taldea izan genuen.

2021-06-11 EGURALDIA -JOXE LANDA

Goizerokoa, Irratsaioak 11 Eka 21 0

Oso gutxi aldatuko da eguraldiaren joera beti ere epeltze aldera jauzitxoa emanaz, tenperatura pixka bat igo eta bero sargoriarekin. Haize geldi aldakorrak goizean hego ukitu apur bat eta gero ipar ekialdetik suabe, kostaldean berotzeko joera apur bat murriztuaz. Barnealdeetan asko nabarmenduko da beroa. Bihartik lurralde guztian nabarituko da bero lamada eguzkia lanean dela, kostaldean ere oso bero egongo delarik.

GEROA EREITEN, EUSPOT LEHIAKETA SARI NAGUSIA

Goizerokoa, Irratsaioak 10 Eka 21 0

EUSPOTEKO 2021eko edizioan parte-hartzea oso handia izan da; guztira 87 spot aurkeztu dira, iaz baino 36 lan gehiago. ‘NEKAZARITZATIK BIZI NAHI DUGU!’ izenpean, spotak animatu behar izan ditu gazteak eta batez ere emakumeak familia-nekazaritzatik bizi izatera.‘Geroa ereiten’ lanagatik spotik onenaren saria jaso dute Iñigo Zapirainek eta Sara Mujikak, Saoirse eta Sugaar etxeko txikiekin batera. Iñigo zapirainek eman digu horren berri.

PARKEAK BIZI EGUNA ORDIZIAN

Goizerokoa, Irratsaioak 10 Eka 21 0

Ordiziako parke sarea definitzeko parte hartze prozesua abiatu zuen Ordiziako Udalak modu parte hartzailean, Tipi Gara kooperatibarekin batera. Orain, ekimenari jarraipena emango zaio eta larunbat honetan, ekainak 12, Parkeak Bizi eguna ospatuko da.Itsaso Larramendi, Tipi Gara kooperatibako kideak azalpenak eman dizkigu.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika