Irratsaioak
BASK ARROPA JASANGARRIA/213 KM PROIEKTUA
Goizerokoa, Irratsaioak 20 Uzt 21 0
Plastikoa biltzen ibili dira Bask arropa markako kideak Euskal kostaldeko 11 herritan, bigarren erabilera bat eman eta 2022. urterako bainujantziak egiteko.
2021/07/20 EGURALDIA JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 20 Uzt 21 0
Gaur ere atzoko tankerari eutsiko dio bete-betean pixka bat beroago mantendu arren. Kostaldean tenperatura maila egokian uda giroari ederki eutsiaz baina barnealdeetan beroegi tenperatura oso goian dela. Zeru sabaia ia erabat garbi goiko zirro hodei mehe bakanekin eta eguzkia lanean dela, kontuz beroarekin batez ere barnealdeetan. Kostaldean mantenduko da goxoena eta hurrengo egunetan ere maila honi eutsiko dio.
IRAGARKILABURRAK.EUS
Goizerokoa, Irratsaioak 19 Uzt 21 0
IRAGARKILABURRAK.EUSeko Lierni Ormazabal izan da gurean eta webgunean zein blogean dituzten iragarki eta gaien berri eman digu.
GITB
Goizerokoa, Irratsaioak 19 Uzt 21 0
GITBko Ainhoa Ibañezek, asteko edukien errepasoa egin digu eta musikaz gozatzeko aukera ederra izango dugula aurreratu digu.
2021-07-19 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 19 Uzt 21 0
Ederki eutsiko dio giroak onaren mailari, egunsentiko haize leunaren hego ukituak eraginda, tenperatura zertxobait gorago dela. Gerora ipar ekialdera aldatu arren, epeltzeko joera manteduko da barnealdeetan beroa nabarmenduaz. Kostaldean tamaina onean eta hegoaldeetan beroegi. Zeru sabaia erabat urdin eta eguratsa garden hezetasun gutxirekin. Beraz, uda giro bikaina lurralde guztian baina elementuak tamainarik onenean kostaldean ipar haizeari esker.
ASTOTREK
Goizerokoa, Irratsaioak 16 Uzt 21 0
Astoak eta mendi ibilaldiak uztartuta, txangoekin paisaiak ezagutzeko aukera ematen du Berastegiko Astotrek proiektuak. Xehetasunak Elena Irigoien sortzaileak eman dizkigu.
2021/07/16 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 16 Uzt 21 0
Gaur gehiago nabarmenduko da hobetzeko joera goizeko laino maskalak desagertu era arratsaldean erabat garbi egongo delarik lurralde guztian. Lehenbizi kostaldean garbituko da eta pixka bat barnealdeago temati mantenduko dira laino narrasak baina lurralde guztia garbi geratuko da hurrengo egunetarako. Tenperaturaren igoera berriz barnealdeetan kostaldean baino gehiago nabarituko da. Dotoreziak eta epeltasunak dezente irabaziko dute udararen santsuekin.
ELKARTASUN KONTZERTUAK
Goizerokoa, Irratsaioak 15 Uzt 21 0
BIHAR UZTILAK 16, Itsas Salbamendu Humanitarioa SMH elkartearen aldeko elkartasun kontzertua egingo dute. Mikel San Sebastian elkarteko kidea izan dugu goizerokoan beren jardueren berri eman eta kontzertuaren ingurukoak azaltzen.
SUSTATU
Goizerokoa, Irratsaioak 15 Uzt 21 0
Sustatuko lUistxo Fernandezek Egunean behin finalaren inguruko xehetasunak eman dizkigu. Izan ere EITBk Biba Zuek programan zuzenean eskeiniko du finala.
2021/07/15 EGURALDIA/JOXE ANDA
Eguraldia, Irratsaioak 15 Uzt 21 0
Gaur atzoko bideari eutsita, egun goibela izango dugu, batez ere goiz partean. Arratsaldean ostarte batzuk agertuko dira zeru sabaian.