Irratsaioak

Hilabeteroko hitzordua egin dugu Izarra Urdalletarekin

Goizerokoa, Irratsaioak 09 Abu 21 0

Seguran eginiko eta egingo diren konponketa, Partzuergoko Lehendakaritza eta Goierriko eta herriko langabezia tasaren inguruan aritu gara Izarra Urdalletarekin gure abuztuko hitz orduan.

UDALBILTZA”GEURETIK SORTUAK” PROIEKTUA

Goizerokoa, Irratsaioak 06 Abu 21 0

Udalbiltzak sorturiko, Euskal artista eta udalerrien ordezkaritza zabal batek bat egin du Geuretik Sortuak proiektuarekin; Lide Hernando proiektuko teknikariarekin hitz egin dugu guzti honen inguruan.

2021-08-06 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 06 Abu 21 0

Ipar haizeak dezente zapuztuko du atzoko uda giroa laino narrasak barreiatuko dituelarik. Ipar isuri aldean giroa moteldu eta zikinduaz, atzoko onaren mailak dezente galduko du batez ere kostaldean. Tenperatura beherago ipar haizeak eraginda, giroa dezente petralduaz. Lurraldearen hegoaldean bikain mantenduko da uda giroa haizeak pixka bat mugituaz apur-bat mikaztu arren. Eguraldiaren joera aldatze honek egun batzuetan iraungo du uda giroa zapuztuaz.

OPORRAK BAKEAN EKIMENA/SAHARAKO HAURRAK

Goizerokoa, Irratsaioak 05 Abu 21 0

Saharako haurrak ezin direnez Euskal Herrira etorri, ‘Mezuak hodeietan’ kanpaina jarri dute martxan Oporrak Bakean elkartetik. Eli Eizagirrek eman dizkigu xehetasunak

GOIERRIKO AZOKA PLATAFORMA DIGITALA

Goizerokoa, Irratsaioak 05 Abu 21 0

Goierri eskualdeko produktu eta zerbitzuen ehundura indartzeko, bertako salmenta eta kontsumoa konektatzeko plataforma digitala, aurkeztu digi Josune Sesma GOIEKIko teknikariak

2021-08-05 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 05 Abu 21 0

Gaur udarako giroa izango dugu. Illutzean aldaketa izango da.

ORDIZIKO AZOKAKO KRONIKA

Goizerokoa, Irratsaioak 04 Abu 21 0

Ordiziko azokaren berri eman digu Lierni Elortza gure lankideak

AMESGILE ARGITALETXEA

Goizerokoa, Irratsaioak 04 Abu 21 0

Amesgile argitaletxeako Betzaida Urtaza gaur ere etorri zaigu bere 3. liburua aurkeztera” MARIA ETA AMLAREN MUNDU HARRIGARRIA”

ASIER DE LA IGLESIA/ZERBEZA MARKA BERRIA

Goizerokoa, Irratsaioak 04 Abu 21 0

Asier De La Iglesiak zerbeza marka berri bat sortu du “MUDITA” izenekoa. Proiektu solidario bat du atzean garagardo honek.

2021-08-04 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 04 Abu 21 0

 Atzoko tankerari eutsiko dio epeltasuna eta dotorezia berdin samar direla eta biak ere zertxobait falta uda giroa bete-betean osatzeko, batez ere ipar partean. Hegoaldean ederki lortuko du maila hori uda giroa nabarmenduaz bai dotoreziarekin eta baita goxotasunarekin ere, ipar partean baino hobeto gauzatuaz eguraldiaren izaera hori. Beraz, oro har uda giro lortu ezinean oraindik

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika