Irratsaioak

Marea Urdina

Goizerokoa, Irratsaioak 31 Abe 20 0

Aniztasun Funtzionala duten pertsonen inklusioaren aldeko elkartea da Marea Urdina.
Gurean behin baino gehiagotan izan dira 2020. urte honetan, eta Gorka Aranbarri kidearekin, urteko errepasoa egiteaz gain, inklusiboagoa, ulergarriagoa eta zalantzik gabe bukatzear dugun urte honengatik, inoiz baino bereziagoa den Marea Urdinako 2021eko egutegiari buruz ere hitz eging dugu berarekin.

San Telmo Museoa

Goizerokoa, Irratsaioak 31 Abe 20 0

Gaurkoan, San Telmo Museoko Karmele Barandiaranekin, Garapena eta Publikoaren arduradunarekin izan gara; 2020. urtearen errepasua egin dudu berarekin eta museoak abian dituen kanpaina berezien berri ere eman digu

Tolosan gaur, Leidor Aretoan, elkartasun kontzertua: “Itxaropen Ahotsak”

Goizerokoa, Irratsaioak 30 Abe 20 0

Gaur Tolosako Leidor Aretoan, arratsaldeko 19.00etan, “Itxaropen Ahotsak” Itsas Salbamendu Humanitario-aren aldeko elkartasun kontzertua antolatu dute.
Amaia Martinez, SMHko juntakidearekin egon gara, “Aita Mari” itsasontziaren egunerokoaren plangintza eta 2021ean suertatu daitezken beharren inguruan hitz egin dugu.

Nogen taldeak kontzertua gaur 19.00tan Usurbe Antzokian

Goizerokoa, Irratsaioak 30 Abe 20 0

Musika Bulegoak martxan jarri duen egitasmoa da Beste bat! Zuzeneko Arteen Zirkuitua, eta otsailaren amaierara bitarte, 250 musika, antzerki, dantza eta zirku emanaldi hartuko dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 31 antzokik eta hamar aretok.
Horietako bat Beasaingo Usurbe Antzokia da, eta gaur arratsaldeko 19.00etan, Nogen taldearen kontzertua ikusteko aukera izango dugu; Eider Saez taldeko abeslariarekin egin dugu solasaldia gaurkoari buruzkoak aipatzeaz gain, 2020. urteko errepasoa ere egin dugu.

GOIERRIKO GURUTZE GORRIA

Goizerokoa, Irratsaioak 29 Abe 20 0

Gaurkoan Goierriko Gurutze Gorriko Lehendakaria den, Koldo Muñoa gurekin izan da. 2020ko urtearen balantzea eta errepaso txiki bat egin dugu.

ZERAINGO OSTATUA – AIERT IZAGIRRE

Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 28 Abe 20 0

Zeraingo Ostatutik Aiert Izagirre etorri da, gaurkoan urte zahar gaueko afarirako eta urte berriko bazkariako menua prestatu dugu, honekin batera Zeraingo Ostatuko urtearen errepasoa egin dugu ere.

SIN MALA INTENCION/ GORKA LIZASO

Goizerokoa, Irratsaioak 23 Abe 20 0

Sin Mala Intencioneko Gorka Lizasok urtea ondo amaitzeko gure erronkari ausart heldu dio. Gaurko hitzak hauxek: LOTERIA, EROKERIA,GABONAK, 2020

AMAIA GARTZIA/ZINEMA ADITUA

Goizerokoa, Irratsaioak 23 Abe 20 0

Amaia Gartzia zinema adituak gabonetan ikusteko telesail eta filmen aukeraketa egin digu.

ASTEKO SALTOKIA/ TRENTO HORTZ KLINIKA

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Abe 20 0

Asteko saltokian, aste honetan TRENTO HORTZ KLINIKA izan dugu. Beasainera gerturatu eta Trentoko lagunek bertako ateak irekitzeaz gain, beraien lan egiteko modua eta dituzten zerbitzuak erakutsi dizkigute,.

SEGURAKO LIBURU ETA DIKA AZOKA/JABIER ALBISU

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Abe 20 0

Pasa den asteburuan burutu zen 14. disko eta liburu azoka Seguran. Jabier Albisu antolakuntza taldeko kide dugu eta aurtengo azokako balantzea egin digu.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika