Irratsaioak

EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA ZENTRUA/IDOIA APAOLAZA/ANSIETATEA HAUR ETA GAZTEENGAN

Goizerokoa, Irratsaioak 12 Urt 21 0

Gizarte azkar eta exijentean bizi garela esatea ez da ezer berria. Azken urte hauetan, batez ere interneta eta mundu globalizatutako parte bilakatu ginenetik prosperitateak aldaketa handiak bizitzea bultzatu du.
Hori dela eta, exijentzia maila nabarmen handitu da haur eta gazteengan, ansietatea eragin harte. Honen inguruan ariu gara hizketan Ekimena Psikopedagogia zentrutik Idoia Apaolazak.

SIN MALA INTENCION/ GORKA LIZASO

Goizerokoa, Irratsaioak 12 Urt 21 0

Sin Mala Intencion taldeko ahotsa den Gorka Lizasok gogotsu eutsi dio urte berri honetan ere jarri diogun erronkari. Gaurko sortu beharreko kantuarentzako hitzak hauexek izan dira: URTE BERRIA, KAPITOLIOA,MODERNA TXERTOA eta HOTZA.

IZARRA URDAILLETA SEGURAKO ALKATEA

Goizerokoa, Irratsaioak 11 Urt 21 0

Izarra Urdaileta Segurako alkatearekin 2020urtea errepasatzeaz gain, 2021etara begira dituzten erronken inguruan aritu gara hizketan,

BEÑAT ZUBELDIA/ ZUALBE ONGIZATE EMOZIONALERAKO ZENTRUA

Goizerokoa, Irratsaioak 11 Urt 21 0

Beñat Zubeldia, Zeraingo ZUALBE (ongizate emozionalerako zentrua)tik etorri zaigu, eta gaur kasu praktiko bat kontatu digu, berak nola lan egiten duen hobeto ulertzeko.

ANDONI CALVO

Goizerokoa, Irratsaioak 08 Urt 21 0

Andoni Calvo kolaboratzailearekin beherapenen inguruan aritu gara solasean. Gomendio batzuk eman dizkigu, beherapenetan erostera joan aurretik egiteko.

MIKEL LIZARRALDE

Goizerokoa, Irratsaioak 08 Urt 21 0

Mikel Lizarralde txirrindularia, gipuzkoako 89 udalerri zeharkattzen ari da  bizikletan, esklerosi anizkoitzaren ikerketaren alde.

SARE/ URTE BERRIRAKO EKITALDIAK/ AITZIBER HERNANDEZ

Goizerokoa, Irratsaioak 07 Urt 21 0

2021. urtea hasi da eta urte berri hau Euskal Presoen egoeran aldaketak emateko baliatu nahi du Sare herritarrak. Horretarako, urtero egiten duen eran, Bilboko kaleak ez ezik, beste hainbat herritako kaleak, plazak…betetzeko helburua du Sarek urtarrilaren 9an, 17:30etan. Sareko kide den Aitziber Hernandez Segurarrak eman digu guztiaren berri.

GONTZAL MENDIBIL/IPARRAGIRRE MUSIKALA

Goizerokoa, Irratsaioak 07 Urt 21 0

Iparragirre bardo Urretxuarra jaio zela 200 urte bete diren honetan, Gontzal Mendibil abeslariak, kide gehiagorekin batera Iparragirreren omnezko musikala sortu berri du duela hilabete gutxi. Musikal honen ingurukoak kontatu dizkigu Gontzalek berak, besteak beste , Urtarrialren 9an Gazteizen eskeiniko duten emanladiaren inguruan ere aritu gara.

Kantu Kolore “Ametsen Urtebetetzea”

Goizerokoa, Irratsaioak 04 Urt 21 0

Kantu Kolore, abesti didaktikoak proposatzen dituen proiektua da; haurrek musikaren bitartez ikasten dutela ohartuta, abestiekin gozatzeaz gain, edukiak barneratu eta hizkuntza bera ere lantzea helburu dute Kantu Kolore kideak.
Guzti honen inguruan aritu gara Maitane Salvadorrekin, baita ondorengo egunotan eskeiniko dituzten ekitaldien inguruan ere.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika