Irratsaioak
SAN TELMO MUSEOA/XABIER ERKIZIA
Goizerokoa, Irratsaioak 25 Abu 21 0
Xabier Erkizia ikerlari, soinu artistak…Donostiako San Telmo museoan ikusgai dagoen Zubiak dira zauriak, zauriak dira orbainak, orbainak dira izenak bere lanaz hitz egin digu.
ESNATU NAIZ KABARETA/ANDONI MUTILOA
Goizerokoa, Irratsaioak 25 Abu 21 0
Andoni Mutiloak ESNATU NAIZ kabareta aurkeztu zigun duela hilabete batzuk. Gaur gurean izan da berriro ere, gaur arratsaldean Lazkaoko Arerian izango duen emanaldiaren berri emateko.
2021-08-25 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 25 Abu 21 0
Orokorrean oso gutxi aldatuko da eguraldiaren izaera onaren mailari bete-betean eutsiko diolarik. Tenperatura pixka bat gorago batez ere barnealdeetan eta goiko hodei batzuk zeru sabaian barnealdeetako mendiguneetan ekaitz bakanak gara daitezkeelarik. Horrela gaur ere uda giro bikaina. Tenperatura kostaldean tamaina onean baina barnealdeagoetan bero zapa nabarmenduko da eguzkiak eta hego ukituko haize leunak xaxatuta. Udararen zantzuak.
AMESGILE ARGITALETXEA/BETZAIDA ULAZIA
Goizerokoa, Irratsaioak 24 Abu 21 0
Amesgile argitaletxeko Betzaida Ulaziak eleberri berri bat aurkeztu digu.MAISHA izenekoa. Non idazlea barruak ustu eta inguruan geratutakoaz idatzi eta ausnartzen duen.
AMAK TALDEA/MAIXA LIZARRIBAR
Goizerokoa, Irratsaioak 24 Abu 21 0
Amak taldea Olaberrin izango da larunbat honetan. Maixa Lizarribar bertako kideak kontzertuaren inguruko xehetasunak eman dizkigu.
2021-08-24 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 24 Abu 21 0
Tenperatura eta haizea berdintsu baina dotoreziak irabazi laino edo hodeirik bat ere gabe. Oskarbiarekin egunsentian fresko samar baina hego ukituko haize leunak eta eguzkiaren igurtziak azkar epelduko dute giroa goxotasuna galanki nabarmenduaz. Beraz, uda giro bikaina, kostaldean ere tenperatura tamaina egokian dela eta barnealdeagoetan bero puntua nabarmenduko da bolatan haizea ekialdetik pixka bat mugituko den arren. Hurrengo egunetan ere tankera berdintsua mantenduko du.
IBUR HIPIKA KLUBA
Goizerokoa, Irratsaioak 23 Abu 21 0
Zaldian ibiltzea maite baduzu Ibur hipika kubeko lagunak esku zabalik jasoko zaituzte. Bertako arantzak Iburren egiten duten eta eskaintzen duten jardunaren xehetasunak eman dizkigu.
GIPUZKOAKO ODOL EMAILEEN ELKARTEA/SABIN URCELAY
Goizerokoa, Irratsaioak 23 Abu 21 0
800 odol-emate behar dituztela jakinarazi digu Gipuzkoako Odol elkarteko Sabin Urcelayek
2021-08-23 EGURALDIA* JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 23 Abu 21 0
Tenperatura eta haizearen jita berdintsu baina dotoreziak asko irabaziko du goiz partean lainoak saretu eta arratsaldean oskarbia nagusituko delarik. Itxura polita hartuko du eguraldiak hobetzeko joera nabarmenduaz eta iragarpen zantzuek erakusten dutenez, bikain portatuko da eguraldia astean zehar onetik onerako joerari eutsiaz. Beraz, uda giro bikaina elementuak modu onean direla, sekulako on aldia gozatzeko aukera izango dugularik Euskal Herri guztian.
JOXE LANDA ABUZTUAK 20
Goizerokoa, Irratsaioak 20 Abu 21 0
Joxe Landak bi egunetarako onaldia iragarri du. Tenperaturak 28 gradu inguruetara irtsiko dira eta hego haizea izango dugu.