Irratsaioak

goierriko pentsiodunen mobilizazioak eta oneka zumarraga urretxuko emakume pentsiodunen elkartea

Goizerokoa, Irratsaioak 19 Urt 21 0

Goierriko pentsiodunen mugimenduko kide den Anjel Zegamarrarekin eta Urretxu-Zumarragako ONEKA emakume pentsiodunen mugimenduko Arantxa Corralesekin egin dugu hitzordua. Besteak beste, egiten ari diren aldarrikapenen inguruan aritu zaizkigu hizketan.

JON CADIERNO “SILENCIO”NOBELA

Goizerokoa, Irratsaioak 19 Urt 21 0

Jon Cadierno Zumarragarrak ‘Silencio’ nobela argitaratu du. Nobela honetan omenaldi bat egin nai izan die bere aiton amonei. Izan ere Alzheimerra pairatu zuen Jonen aitonak eta amona zainketa lanetan ibili zen.

2021-01-19ko EGURALDIA/ JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 19 Urt 21 0

Dotorezi polita zeru sabaia ia erabat garbi dela. Hego haize suabea gerora zakartu egingo da eta horrek apur bat mikaztuko du giroa baina hala ere hobekuntza asko nabarmenduko da kostaldean eta haize babesetan. Zeru sabaia urdin eta eguzkia bistan dela, ateria seguru hodeirik bat ere gabe. Giro goxo eta atsegina haize begietakoa pixka bat mikaztuko den arren. Akats txiki horiek ez dira haintzat hartzekoak izango.

IRAGARKILABURRAK.EUS

Goizerokoa, Irratsaioak 18 Urt 21 0

IRAGARKILABURRAK.EUSeko Sara Etxebesterekin egin dugu hitzordua Goizerokoaren 3. orduan. 2021ko urte hasiera honetako iragarki bitxiak errepasatu ditugu, baita urte honetarako dituzten asmoen berri eman digu.

UZ IKASTOLA

Goizerokoa, Irratsaioak 18 Urt 21 0

Urretxu Zumarragako ikastolako Zuzendaria Montse Alkorta izan dugu goizerokoan, beraien ikastolako matrikulazio epea zabalik dela jakinarazteko eta ikastolaren ibilbidearen eta eskiantzen dituen hezkuntza sistemen inguruan hitz egin dugu.

2021-01-18ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 18 Urt 21 0

Hobetze polita gauzatuko da gaur ostarteak nagusituaz. Ateria seguru eta dotorezi politarekin tenperatura igoaz, asko irabaziko du eguraldiak giro goxo eta atsegina mantenduaz. Haize suabea hegotik jarriz, asko hobetuko da giroa batez ere ipar partean tenperatura igoaz. Barnealdeetan garbi eta dotore baina epeldu ezinean, goizean izotza egingo duelarik. Oro har hegoaldetiko joera jarriko da martxan egun batzuetarako tenperatura gorantz abiatuaz .

BELLOTA EMPRESA /LARRAITZ LARRAÑAGA MARKETING ZUZENDARIA

Goizerokoa, Irratsaioak 15 Urt 21 0

BELLOTA enpresa Legazpiarrak, Filomena fenomenoaren eraginez %800eko demanda izan du azken egun hauetan. 10.000 pala inguru saldu dituzte, hainbat produktu ezberdinekin batera. Xehetasun guztiak BELLOTAko marketing zuzendaria den Larraitz Larrañagak kontatu dizkigu.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika