Irratsaioak

VANESSA BLAZQUEZ/OSOA SUKALDARITZA

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Urt 21 0

osoa sukaldaritzako Vanessa Blazquezek gaur suplementazio naturalen inguruan aritu zaigu hizketan. Bereziki baratxuriaren inguruan.

HURKOA FUNDAZIOA/ANDIKANA URIARTE

Goizerokoa, Irratsaioak 21 Urt 21 0

HURKOA fundazioa, Donostiako Elizbarrutiko Caritasen ekimenez,  hauskortasun, mendekotasun-edo babesgabetasun egoeran dauden adineko pertsonei edo gaixotasun mentalak dituztenei arreta ematea, haiek zaintzea eta haien eskubideak defendatzea da. Andikana Uriarte gerente ordeak azlapen guztiak eman dizkigu.

JOSU ORMAZABAL SEGURARRA/ ORDIZIKO SUHILTZAILE ETXEKO KAPOA

Goizerokoa, Irratsaioak 21 Urt 21 0

Segurako Josu Ormazabalek suhiltzaile du lanbide. Ordiziko suhiltzaile etxean kapo postuan egiten du lan. Suhiltzaile baten egunerokoaz, egin beharraz, aholkuez…aritu zaigu hizketan.

SUSTATU/LUISTXO FERNANDEZ

Goizerokoa, Irratsaioak 21 Urt 21 0

Sustatuko Luistxo Fernandezerekin gai hauek jorratu ditugu gaur: Wikipediaren 20 urteak,eta The Line edo Lerroaz, 170km luze izango omen den hiri futuristaren inguruan.

2021-01-21EKO EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 21 Urt 21 0

Haizeak hegotik jarraituko du barealditxoekin. Zeru sabaia estalia mota askotako hodeiekin, euri mehatxua nabarmenduaz eta iluntze aldera zipriztin batzuk barreiatu ere bai. Tenperatura beste pixka bat gorago dela, dezente nabarmenduko da epeltasuna batez ere kostaldean. Giro goxo eta atsegina kostaldeko haize babesetan baina orokorrean ufadak joko ditu haize begietan giroa pixka bat mikaztuaz.  Epel sentsazio horrekin dezente goxatuko da kostaldean.

2021ko BIXI-BIXI/ SANTOS BELOKI

Bixi-Bixi, Irratsaioak 21 Urt 21 0

Santos Belokiizan da Bixi Bixin bere “jaldi adi” tartea aurkeztuz.

HESIAN TALDEAREN AGURRA/ ZURIÑE HIDALGO

Goizerokoa, Irratsaioak 20 Urt 21 0

Astea hastearekin batera jakin genuen HESIAN taldeak bere 15 urteko ibilbideari agur esango ziola. Eta gaur Goizerokoan horixe baieztatu digu , Hesian taldeko ahotsa den Zuriñe Hidalgok .

2021-01-20ko EGURALDIA/ JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 20 Urt 21 0

Hego haizea zakar samar eta hodeiak zeru sabaian baina ateriari eta epeltasunari ederki eutsiko dionez, onaren mailak ez du asko galduko eta garaia kontuan izanik, bikain portatuko da eguraldia batez ere ipar partean hego haizearen efektu bereziarengatik .

PAUSOKA PODOLOGIA ZENTRUA/OROITZ ALTUNA

Goizerokoa, Irratsaioak 19 Urt 21 0

Oroitz Altuna Zeraindarrak, duela 18 urte ireki zuen bere podologi zentro propioa Tolosan, PAUSOKA. Podologia mundua barrutik ezagutzeko aukera eman digu Oroitzek.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika