Irratsaioak

2021-02-03ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 03 Ots 21 0

Ederki eutsiko dio atzo hartu zuen martxari hego haizea pixka bat mugitu arren. Ostarteak nagusi zeru sabaian. Eguzkiaren bisitatxo horiek asko alaituko dute giroa. Isobarak jita onean direla asko nabarmenduko da on alditxo hau lurralde guztian baina ipar partean gehiago nabarmenduko da.

IZARRA URDAILETA, SEGURAKO ALKATEA

Goizerokoa, Irratsaioak 02 Ots 21 0

Hilabetero legez, Izarra Urdaileta Segurako Alkatea estudioan izanda, hainbat gaiez hitz egiteko. Besteak beste, azken egunetako herriko Covid 19ren bilakaeraren ingurukoak, diru laguntzak, gazteak…

PRECOCINADOS MATTE

Goizerokoa, Irratsaioak 02 Ots 21 0

Lazkaoko Precocinados Matteko  , maiterekin izan gara Goizerokoan. Matten dituzten eskaintzaz, plater goxoez hitz egin digu , baita etxez etxeko zerbitzuaren inguruan.

2021-02-02ko EGURALDIA/ JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 02 Ots 21 0

Gaur asko nabarmenduko da hobetzeko joera, giro polit eta goxoarekin. Hego haizea pixka bat mugituko da haize begietan baina horrek ez du asko mikaztuko eta kostaldean asko nabarmenduko da epeltasuna. Ateri eta ostarte batzurekin bikain portatuko da eguraldia. Hego haizea pixka bat mugituko da haize begietan baina horrek ez du asko mikaztuko eta kostaldean behintzat asko nabarmenduko da epeltasuna.  Ostarte batzurekin bikain portatuko da.

BEATRIZ ANTELO HAZKUNDE PERTSONALAREN COACHA ETA MENTOIA

Goizerokoa, Irratsaioak 01 Ots 21 0

Beatriz Antelo hazkunde pertsonaleko coach eta mentoiak 2021 urterako dituen erronkez eta proiektuez hitz egin digu. Besteak beste, 12 hilabeterako sortu duen proiektuaz. Proiektu honetan hilabetero gai ezberdin bat jorratuko da, online saioen bidez.

ZUALBE-ONGIZATE EMOZIONALERAKO ZENTRUA/BEÑAT ZUBELDIA

Goizerokoa, Irratsaioak 01 Ots 21 0

ZUALBE ongizate emozionalerako zentruko Beñat Zubeldiarekin  beste kasu
praktiko bat aztertuko dugu. Gaurko aukeratutako kasua ere sintoma fisiko batekin etorritako
bezero batena da, sinusitisa zeukan pertsona batena hain zuzen. Aurrekoan egin genuen bezala,
subjektu honen identitatea ezkutatu dugu eta soilik bere arazoan zentratu gara, entzuleek
beste adibide praktiko bat ezagutu dezaten. Sintoma fisikoa abiapuntutzat hartu eta horren
atzetik dauden arrazoiak ulertzen saiatu gara.

GITB

Goizerokoa, Irratsaioak 01 Ots 21 0

GITBko Ainhoa Ibañez izan da gaur, Goizerokoan. Aste guztiko programazioaren berri eman digu.

2021-02-01ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 01 Ots 21 0

Narraskeriari dezente eutsiko dio gaur lainoak arrastaka euria botaz mantenduko direlarik baina iluntzerako kaskarkeria bukatzear dagoela sumatuko zaio eta haizeak hego ukitua hartuko duelarik, tankera onarekin bukatuko da eguna. Horrela baldarkeriak baretzeko joera hartuko du hurrengo egunetan eguraldiaren elementuak modu hobean jarriz. Hego haizea izango dugu protagonista hurrengo egunetan kostaldea galanki goxatuaz.

AMAIA GARCIA ZINEMA ADITUA

Goizerokoa, Irratsaioak 29 Urt 21 0

Ostiralero moduan gaur ere hementxe izan da Amaia Garcia zinema aditua, telesail eta film ezberdinen proposamenak eginez.

OSOA SUKALDARITZA/VANESA BLAZQUEZ ETA NEREA SEGURA

Goizerokoa, Irratsaioak 29 Urt 21 0

Gaurko Goizerokoan Osoa sukaldaritzako Vanesa Blazquez eta Nerea Segura dietista.nutrizionistarekin emaukeak eta kirolaren inguruan aritu gara hizketan(hilerokoa…)

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika