Irratsaioak

SIN MALA INTENCION /GORKA LIZASO

Goizerokoa, Irratsaioak 10 Ots 21 0

Sin Mala Intencion taldeko Gorka Lizaso izan da goizerokoa saioan. Gaur sortu beharreko abestiarentzat proposatu dizkiogun hitzak honakoak izan dira: INAUTERIAK, ZALDIBAR, DESPOTISMOA eta OSTALARITZA

EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA/IDOIA APAOLAZA

Goizerokoa, Irratsaioak 09 Ots 21 0

Ekimena Psikopedagogiako Idoia Apaolazak , pautak eman dizkigu pentsamendu ezkorrak , pentsamendu baikor edo onetan bilakatzeko.

ARTERIA

Goizerokoa, Irratsaioak 09 Ots 21 0

Pasa den larunbatean, Arteria proiektuak ,Arterialdia jardunaldia egin zuen Legorretako udal antzokian. Urte honetarako ildoak ezagutara eman eta hiru proiektu diruz lagunduko dituztela iragarri zuten. Arteriako sortzaile den Asier Zinkunegik xehetasunak eman dizkigu.

ZERAINGO OSTATUA/AMONAREN SASKIA

Goizerokoa, Irratsaioak 09 Ots 21 0

Zeraingo ostatuko Aiert Izagirre sukaldariak eta bere bezero den Iñaki Etxeberriak proiektu berri bat jarri dute martxan. Amonaren saskia.

2021ko herri urrats

Goizerokoa, Irratsaioak 08 Ots 21 0

Aurtengo Herri Urrats maiatzaren 9an ospatzea da asmoa eta lortuko den dirua kolegio berri bat eraikitzeko erabiliko da. Honen inguruan arituko gara Seaskako zuzendaria den Peio Jorajuriarekin.

BIZIPOZA ELKARTEA+GEHITU ELKARTEA

Goizerokoa, Irratsaioak 08 Ots 21 0

Bizipoza elkarteko Leire Elizegi eta Gehitu elkarteko Maitane Arzalluz izan ditugu gonbidatu gaurkoan. Beraien elkarteak aurkezteaz gain, elkarlanean sortu berri duten  BIZITZA DA GORPUTZA,ASKATASUNA BIHOTZA kantuaren aurkezpena egin digute.

2021-02-08ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 08 Ots 21 0

Zertxobait epelago haizearen hego ukituak eraginda baina lainoak arrastaka direla lanbro euria barreiatuko dute giro bustia mantenduaz. Ipar partea gaztigatuko du gehien busti kontu honek eta hegoaldean ateri baina fresko. Beraz, grazia gutxiko eguraldia baina poliki-poliki hoberanzko joera sumatuko zaio pixka bat kostako zaion arren. Hala ere astean zehar udaberri giro bikaina martxan jartzea lortuko du.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika