Irratsaioak

ARTILEZKO HODEIAK/ALAIN FLORES

Goizerokoa, Irratsaioak 15 Ots 21 0

ARTILEZKO HODEIAK proiektuko Alain Floresekin egin dugu hitzordua Goizerokoan. Artilea modu naturalean landu eta hainbat elementu sortzen dituzte, esaterako, mantak, etxeko zapatillak, lamparak…Alainek, ARTILEZKO HODEIAKeko ateak ireki dizkigu, baina argazki bidez ikusi nahi izan ezkero egiten duten lana, www.artilezkohodeiak.com orrialde bidez ere egin daiteke..

MUNDU BAT ERAKUNDEA/ TRUKE APP

Goizerokoa, Irratsaioak 15 Ots 21 0

Mundu bat , Pertsona guztiek eskubide guztiak izan ditzaten borrokatzen duen erakundeak, martxan jarri berri duten Truke APPa aurkeztu digu.

GITB

Goizerokoa, Irratsaioak 15 Ots 21 0

GITBko lagunak izan ditugu gaurkoan, eta asteko programazioaren berri eman digute, eta bide batez gogoratuarazi, asteazken honetan, gaueko 22:00etan GITBn, SEGURA IRRATIko lagunak aterako direla, Irratiaren nazioarteko egunaren baitan.

OSOA SUKALDARITZA/ VANESSA BLAZQUEZ

Goizerokoa, Irratsaioak 12 Ots 21 0

Osoa sukaldaritzako Vanessa Blazquezekin emakumeak, kirola eta hilerokoaren inguruan aritu gara hizketan.

2021-02-12ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 12 Ots 21 0

Mendebaldeko eraso txiki batek pixka bat kaskartuko du eguraldia. Lainotzarrak arrastaka direla, euri lardatsa barreiatuko du giro bustia egun guztian mantenduaz. Tenperatura pixka bat jaitsiz, dezente mikaztuko da eguraldia baina gaur bukatuko da kaskarkeria hau eta eguraldi bikaina mantenduko da asteburuan hego ukituko haize leunak giro goxo eta atsegina jarriko duelarik. Beraz, oraingo honetan, asteburu atsegina giro goxoarekin eta horrela jarraitzeko tankeran.

LAUREANO TELLERIA

Goizerokoa, Irratsaioak 11 Ots 21 0

Laureano Telleriarekin garai bateko Inauteriak izan ditugu hizketagai.

Eli Bujanda

Irratsaioak, Sailkatu gabea 11 Ots 21 0

Atzo Musikaz Blai saioan, bakarlari moduan argitaratu duen bere lehen diska “Ametsak” aurkeztu zigun Eli Bujanda abeslari beasaindarrak.
Esteban Garciarekin batera, lan berri honen inguruan hitz egiteaz gain, zuzenean eta formatu akustikoan hiru bat abesti ere kantatu zizkigun. Hona hemen beraiekin eginiko elkarrizketa.

2021-02-11ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 11 Ots 21 0

Gaur udaberri giro ederra izango dugu. Pizkanaka tenperaturak gora egingo dute 19º graduak irabazi harte. Gauean , aldaketa etorriko da eta honek eguraldia erabat pretalduko du.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika