Irratsaioak
JOXE LANDA URRIAK 11
Goizerokoa, Irratsaioak 11 Urr 21 0
Gaur pixka bat txukunago laino maskal batzuk ibiliko diren arren baina ipar haizea mugitzean, dezente mikaztuko du giroa ipar partea gehiago gaztigatuaz. Horrela dotoreziak irabazi baina goxotasunak galdu, haizearen kulpaz. Hala ere eguzkiaren agerralditxoek pixka bat alaitu eta goxatuko dute giroa ordu batzuetan bederen. Gainera gaur arratsaldean tankera hobea sumatuko zaio eguna itxura politarekin bukatuko delarik. Hurrengo egunetan dezente hobea.
ANDONI CALVO
Goizerokoa, Irratsaioak 08 Urr 21 0
Andoni Calvo kolaboratzaileak , 4 urtaroetako kolorearen teoriaren ingurukoak ekarri dizkigu. Pertsonaren larruazalaren, ilearen eta begien tonua kontuan hartuta, udaberria, uda, udazkena eta negua sartuko da.
AMAIA GARCIA ZINEMA ADITUA
Goizerokoa, Irratsaioak 08 Urr 21 0
Amaia Garcia zinema adituak, hainbat sari eta gaurtik aurrera zinemetan estreinatuko diren hiru film proposatu dizkigu: TITANE, MADRES PARALELAS eta LAS LEYES DE LA FRONTERA
2021-10-08 EGURALDIA /JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 08 Urr 21 0
Beste pausotxo bat emango du hobetze aldera dotoreziak asko irabaziaz. Eguratsa ia erabat garbi haize leunak ipar ekialdetik joko duelarik. Behetako laino baxu txamarrak ere segituan xurgatuko ditu eguzkiak eta txukun eta garden geratuko da lurralde guztia, eguraldiaren elementuak modu onean direla. Fresko puntuaren akats txiki hori garaiaren kulpa kontsideratu beharko eta egun askotan eutsiko dio eguraldiak tankera honi goizetako hotz puntu hori akats bezala hartuaz.
LAUREANO TELLERIA
Goizerokoa, Irratsaioak 07 Urr 21 0
Laureano Telleriarekin, urteak atzera egin eta garai bateko kontuak gogoratuarazi ditugu.
XXXVIII. EUSKAL HERRIKO GAZTA TXAPELKETA
Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 07 Urr 21 0
Artzain Gazta Elkarteko kidea den Ander Barandiaranekin hitz egin dugu igande honetan ospatuko den XXXVIII. Euskal Herriko Gazta Txapelketaren inguruan.
2021-10-06 BIXI-BIXI /IKUSI MIKUSI
Bixi-Bixi, Irratsaioak 07 Urr 21 0
Ikusi Mikusi proiektuak, euskara hutsean izanen den lehen HAUR eta GAZTE
LITERATURA AZOKA, edo FESTIBALA sortzea du helburu, 2021-ean, urriaren 8 eta 9an antolatua izanen da. SARA herrian ospatuko da ekitaldia,non ia 36 urte daramatza Idazleen Biltzarra
antolatzen.
2021-10-06 BIXI-BIXI/MIÑAN/AMETS ARZALLUS
Bixi-Bixi, Irratsaioak 07 Urr 21 0
SEgurako literatur tertuliaren baitan Amets Arzallus izan zen Miñan liburuaren ingurukoak azaltzen.
LAIOTZ HERRI ESKOLAKO HAURRAK
Goizerokoa, Irratsaioak 07 Urr 21 0
Segurako Laiotz herri eskolako Eneritz, Kattalin eta Lizar etorri zaizkigu estudiora , Laureano Telleriak utzi dizkigun garai bateko objetuak zer diren asmatzera.
EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA/IDOIA APAOLAZA/ADOPZIOA
Goizerokoa, Irratsaioak 05 Urr 21 0
Ekimena Psikopedagogia zentruko Idoia Apaolazak haurren adopzioaren ingurukoak ekarri dizkigu.