Irratsaioak

SUSTATU

Irratsaioak 29 Api 21 0

Datorren astelehenean, maiatzak 3, hasiko da Egunean Behin jokoaren 7. denboraldia. Honen berri eman digu SUSTATUKO Luistxo Fernandezek, beste hainbatkonturen artean,

2021-04-29KO EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 29 Api 21 0

Ipar haize petralarekin atzoko tankera mantenduko du gaur ere tenperatura behean dela. Zeru sabaia erabat estalia.

2021-04-28KO BIXI-BIXI/Farri Macip, Eñaut Arretxe eta Maika Etxekopar

Bixi-Bixi, Irratsaioak 28 Api 21 0

Bartzelonan den Farri Macipekin Eñaut Arretxe segurarra bere euskara irakaslea aritu da Okzitanierari buruz hizketan.
Antzerkilari bat ere gurekin aritu da Maika Etxekopar xuberotarra hain zuzen ere. Astero bezala baita Gabino Murua ere.

2021-04-28ko BIXI-BIXI/Gaylor Pochet

Bixi-Bixi, Irratsaioak, Sailkatu gabea 28 Api 21 0

Parisen jaio eta gaur egun Lapurdin (Urruñan) bizi den Gaylor Pochete euskaldun berriarekin aritu gara hizketan.

LAIOTZ HERRI ESKOLAKO HAURRAK

Goizerokoa, Irratsaioak 28 Api 21 0

Laiotz herri eskolako Luar Presa eta Egoi Iztueta ikasleak izan ditugu gurean ahozkotasuna eta komunikazioa lantzeko irratsaioan.

SAN TELMO MUSEOA

Goizerokoa, Irratsaioak 28 Api 21 0

SAN TELMO MUSEOKO Nerea Izagirrek euskal artearen aretoan aldaketa batzuk egin  eta pieza berriak gehituko dituztela aipatu digu.

2021-04-28ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 28 Api 21 0

Atzoko tankera mantenduko du gaur ere eguraldiaren elementuak berdintsu direla. Kaskarkeria baretzen baina ganoranzko hobetzerik lortu ezinean. Beraz, grazia gutxiko eguraldia lainotzarrak arrastaka eta epeldu ezinean sumatuko delarik.

ASTEKO SALTOKIA/ BIOK zerbitzuak SL

Goizerokoa, Irratsaioak 27 Api 21 0

Asteko saltokiaren barruan, gaur ezagutu dugun saltokia Ordiziko BIOK zerbitzuak  izan da. Bertan egiten duten lana aipatu digute.

2021-04-27ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 27 Api 21 0

Gaur ere euri giroan baina oro har atzo baino gutxiago botako du eta tenperatura pixka bat beherago ipar mendebaldeko haize suabearekin. Itxura kaskarra mantenduko du baina asko txartu gabe ipar mendebaldeko haize suabearen lardaskeriekin. Desegindako depresio txiki bat tokatuko da parean eta jita horixe mantenduko du egun batzuetan. Petral antzean lainope baina euri gutxirekin. Oro har grazia gutxiko eguraldia baina giroa asko txartu gabe haizea suabe delarik.

2021-04-26ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 26 Api 21 0

Gaur euri giroa, haize aldakorra hego ekialdetik eta tenperatura beherago direla. Zerua erabat estalia euri mehatxuarekin eta leku batzuetan dezente bota ere bai batez ere arratsaldean. Ekialdean nabarmenduko da euri gune hori eta Gipuzkoa ere dezente harrapatuaz, busti ere bai baina ez da lurralde guztira zabalduko. Gaurko joera mantenduko du hurrengo egunetan ere eta ea bazterrak bustitzen dituen. Asko suposatuko du kanpoarentzat euri premi horiek pixka bat asetzeak. Ongi etorria beraz.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika