Irratsaioak

BULEGO TALDEA

Goizerokoa, Irratsaioak 29 Abe 21 0

Bulego Taldeko  Itziar Beitia eta Jontxu Aperekin izan gara gaurkoan.
Abenduaren 26ean, Donostian, Tabakaleran 360º kontzertu berezi batean
taldeak “Erdian Oraina” lehen diskoa aurkeztu zuen.
Kontzertuan bizi izandakoen inguruan, plazaraturiko lehen diskaren nondik norakoak, bertan topatzen ditugun abestien ezaugarri ta esanahien eta orokorrean amaitzer dugun urtearen inguruan hitz egin dugu beraiekin.
Gogotsu eta indar biziz helduko dio Bulego taldeak 2022ari, eta Segura Irratira etortzeko eta zuzenean piza batzuk jotzeko gonbitea ere luzatu diegu. Entzun hemen beraiekin eginiko solasaldia.

 

BIXI BIXI 2021-12-15

Bixi-Bixi, Irratsaioak 29 Abe 21 0

Aste honetan ere bixi-bixi arituko gara. Santos Beloki eta Zeles Goitia ohiko lagunekin batera,Goierriko idazleak eta liburuak izango ditugu aipagai izan ere, asteburuan Goierriko liburu eta disko azokak izango baitira. Joxepa Madariaga antolatzailea batetik eta bestetik Lierni Azkargortak, Enara Garmendiak eta Oihana Iguaranek bakoitzak bera liburuaren berri emango digute. Amaia Telleriaren eta Segurako irakurle taldekoen arteko solasaldia ere entzugo dugu.

 

BIXI BIXI 2021-12-22

Bixi-Bixi, Irratsaioak 29 Abe 21 0

Urteari BIXI-BIXI agur esateko munduan zehar nola ospatzen dituzten Eguberriko eta urte batetik besterako egunak aipatuko dugu. Japoniatik Hiromi Joshida, Greziatik Nektaria Konstantellou, Argentinatik Marzela Inda izango dira gurekin bakoitzak bere herriko ohituren berri emango digu. Leitzako Orantzaroaren berri Unai Zabaletak emango digu eta Segurako ospakizunaren berri ere izango dugu.

BIZIPOZA BOLUNTARIO BILA

Goizerokoa, Irratsaioak 28 Abe 21 0

Leire Elizegi BIZIPOZA -ko koordinatzailea izan da gurean. Boluntarioak behar dituzte eta hori kontatu digu gaurko elkarrizketan, baina ez hori bakarrik 2022rako dituzten hainbat proiektu ere ezagutu ditugu.

IDOIA ASURMENDI

Goizerokoa, Irratsaioak 28 Abe 21 0

Idoia Asurmendi abeslariarekin izan gara gaurkoan.
Bere urte arrakastatsuaren errepasoa egin dugu, eta bere 2022a nolakoa izango den kontatu digu, Euskal Herrian zein Estatu mailan baieztatutako kontzertu birarekin hasiko dena.

2021-12-28 JOXE LANDA

Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 28 Abe 21 0

Hobetzeko joera gehiago nabarmenduko zaio eguraldiari giroa dezente goxatuaz elementuak modu hobean direla. Akats txiki batzurengatik ontzat hartzeko moduan portatuko da gaur eta on aldi bikain nabarmena ate joka dela, urte muga bikain ospatzeko moduan izango garela dirudi. Gaur egunean zehar hobetzeko joera sumatuko da hego puntuko haize leuna eta zeru sabaiko hodeiak saretzen nabarituko ditugularik. Ateria seguru eta eguzkiaren keinuak ere sumatuko dira.    

2021-12-27 JOXE LANDA

Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 27 Abe 21 0

 

Tankera berdintsuan mantenduko da eguraldia hego haize suabea protagonista dela. Goi geruzetako aire hotz gunea etorriaz zaparrada trumoitsuak barreiatuko ditu Euskal Herri guztian baina bakanak eta arinak izango direnez, ez dituzte bazterrak asko bustiko. Noiz behinka zaparrada txiki batzuk besterik ez. Erasotxo honek oso gutxi iraungo duenez berriro ere aurreko egunetako martxan jarriko da udazken giroari eutsiaz.  Beraz, narraskeria apur bat bai baina arina.

MARISA BARRENA

Goizerokoa, Irratsaioak 27 Abe 21 0

Marisa Barrena wikilariak gaurko saioan Euskal Herriko hainbat emakume aipatu dizkigu: Jazinta Arruti, Maddalen Arzallus, gure lankidea Irati Goikoetxea, Aneguria eta Lourdes Iriondo.

GABON EGUNA/AITOR FURUNDARENA

Goizerokoa, Irratsaioak 25 Abe 21 0

Gabon egunean, Aitor Furundarena etorri zitzaigun estudiora bixitan eta soinu handiak lagunduta saio ederra egin genuen.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika