Irratsaioak
2022-02-09 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 09 Ots 22 0
Gaur erabat garbi eta epeltzeko joera nabarmenduko zaio eguraldiari hego haizea zertxobait mugituaz. Horrela sekulako on maila sumatuko zaio eguraldiari udaberri itxura galantarekin, tenperaturak eta dotoreziak irabaziaz. eRabat garbi eta goxo.
KONTZILIAZIO ERANTZUNKIZUNA ETA BEASAINGO HERRILAB3B LABORATEGIA
Goizerokoa, Irratsaioak 08 Ots 22 0
Kontziliazio erantzunkizuna eta Beasaingo HERRILAB3B proiektu pilotoaren inguruan hitz egin dugu gaur Gipuzkoako Foru Aldundiko emakume eta gizonen berdintasunerako zuzendaria den Miren Elgarrestarekin eta Beasaingo alkate den Leire Artolarekin. Duela aste bete jarri zen martxan proiektu pilotoa Beasainen, eta Ekilore belardendako Amaia Sorazu merkatariaren eta Murumendi ikastetxeko ikasketa buru den Arrate Leundaren testigantzak jaso ditugu.
GORKA LIZASO
Goizerokoa, Irratsaioak 08 Ots 22 0
Gorka Lizasok beste kanta bat sortu digu. Gaurko hitzak honako hauek izan dira: Musukoa, Ryan, Zaldibar eta Otsailak 13 (Irratiaren Nazioarteko Eguna)
IDOIA APAOLAZA
Goizerokoa, Irratsaioak 08 Ots 22 0
Ekimena Psikopedagogia zentrotik Idoia Apaolazarekin bat egin dugu eta hau izan da gaurko gaia: “Gaizki marrazten dut eta zer?”.
MARISA BARRENA WIKILARIA
Goizerokoa, Irratsaioak 07 Ots 22 0
Marisa Barrena gure kolaboratzaileak , gaurkoan euskal emakumeak ezagutara eman dizkigu eta baita Durangaldean San Blasetan duten ohitura baten berri eman digu.
OSKIA GARAIALDE ZEBERIO
Goizerokoa, Irratsaioak 07 Ots 22 0
Oskia Garaialde Zeberio Segurarrak, Landaolaren ‘Landa emakumeak eta bizikidetza’ sormen lehiaketara aurkeztu eta bigarren saria irabazi duzu 25-55 urte arteko mailan eta honen berri emateko Goizerokoa saiora gonbidatu dugu.
GITB
Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 07 Ots 22 0
GITBko Ainhoa Ibañezekin astean zehar ikusgai egongo diren edukien berri jakin dugu.
2022-02-07 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 07 Ots 22 0
Fronte txiki baten narraskeriak izango ditu gaur eguraldiak lainotzarrak arrastaka direla, giro umela eta ateriari eutsi ezinean dela. Haizeak ipar mendebaldetik pixka bat mugituaz, apur bat mikaztuko du giroa baina txartu gabe antizikloiaren esparruan aurkituko delarik lurralde hau eta on aldi bikainaren atarian dela, negu giroa ez baina on mailari eutsi ezinean bai. Tenperatura atzoko moduan dela, giro jasangarria eta bihartik hobetze joeran haizearen hego ukituarekin.
“EUSKAL KANTAGINTZAREN TXOKOA”
Musikaz Blai 07 Ots 22 0
“EUSKAL KANTAGINTZAREN TXOKOA” SAIOA
Atzoko Euskal Musika entzungai saio berezi honetan. Ostiraletan goizeko 8:00etatik 8:30etara eta igandetan gaueko 21:00etatik 21:30etara.
SAIO GUZTIAK ENTZUNGAI HEMEN :
Otsailaren 4eko saioa:
Otsailaren 11ko saioa:
Otsailaren 18ko saioa:
Martxoaren 11ko saioa:
Martxoaren 25eko saioa:
Apirilaren 8ko saioa:
“BADOK”
Musikaz Blai 07 Ots 22 0
“BADOK” SAIOA
Ostegunetan, ZUZENEAN arratsaldeko 18:15etan saio berezia BADOK -eko Jon Eskisabelekin.
ERREPIKAPENA igandetan arratsaldeko 17:00etan.
SAIO GUZTIAK ENTZUNGAI HEMEN :
Otsailaren 17ko saioa:
Martxoaren 3ko saioa:
Martxoaren 24eko saioa:
Apirilaren 28ko saioa: