Irratsaioak
GOIERRIKO HITZA
Goizerokoa, Irratsaioak 14 Ots 22 0
Goierriko Hitzako Iñaki Gurrutxagak, astean zehar izango dituzten edukien berri eman digu.
2022/02/14 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 14 Ots 22 0
Gaur eguraldi txarra, trumoizko zaparrada mardulekin txingorra ere tartean izan daitekeelarik. Ipar mendebaldeko haizea mugitu eta tenperatura asko jaitsiaz, asko mikaztuko da giroa negu tankera nabarmenduaz. Ipar partea gaztigatuko du eraso makur honek baina hegoaldean ere pixka bat kaskartuko da. Beraz, gaur zeharo txarra eta bihar ere kaskar txarkeria pixka bat murriztu arren. Ea ez duen asko irauten neguaren jipoi makur honek.
osoa sukaldaritza
Goizerokoa, Irratsaioak 11 Ots 22 0
Asko, azterketen garaian izango zarete eta gaur Osoa cooking -eko Vanessa Blazquezek, gure garunerako zein 6 elikagai diren onak erakutsi dizkigu.
AMAIA GARTZIA
Goizerokoa, Irratsaioak 11 Ots 22 0
Amaia Gartzia gure zinema adituak, Goya Sariak, Oscar Sariaen ingurukoak kontatu dizkigu eta bi pelikula aurkeztu dizkigu.
LAUREANO TELLERIA/GARAI BATEKO KONTUAK
Goizerokoa, Irratsaioak 10 Ots 22 0
Garai batera atzera egin dugu, bertako bizimodua, ohiturak, historioak…ezagutzeko, Laureano Telleria segurarri esker.
JAKI
Goizerokoa, Irratsaioak 10 Ots 22 0
Leire Udaberen eskutik, Jaki proiektua ezagutu dugu. Elikagai agroekologikoek eta garaian garaikoek eskaintzen dituzten onurak oinarri hartuta, herritarrentzat elikadura osasungarri, kontziente eta jasangarrirako aholkularitza-zerbitzua eskaintzen dute, JAKI proiektuaren bidez.
SUSTATU
Goizerokoa, Irratsaioak 10 Ots 22 0
SUSTATUko Luistxo Fernandezek ,Twitterreko boto negatiboak eta Kontratu publikoen bilatzaileen datu esanguratsuak aipatu dizkigu.
2022/02/10 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 10 Ots 22 0
Gaur ere giro bikaina. Iluntzean aldatu egingo da eta euritara joko du.
2022-02-09 bixi-bixi/ Nektaria Konstantellou, Greziako euskaldunberria
Bixi-Bixi, Irratsaioak 09 Ots 22 0
euskara ikasi berria duen Greziako Nektaria Konstantellou izan dugu gaur gonbidatu
IRABAZI ARTE TELESAILA
Goizerokoa, Irratsaioak 09 Ots 22 0
Pausoka ekoiztetxeko, gerentea den Itziar Zeberio Ordiziarrarekin egin dugu hitz ordua Goizerokoan, izan ere, ostiral honetan IRABAZI ARTE, telesaila estreinatuko dute ETB1n gaueko 21.00etan. Telesailaren xehetasun guztiak jaso ditugu Itziarren eskutik.