Irratsaioak
2022-01-12KO BIXI BIXI/IÑAKI MURUA
Bixi-Bixi, Irratsaioak 12 Urt 22 0
Iñaki Muruak Segregazio hitza abiapuntu hartuta solasaldi ederra egin digu.
2022-01-12ko BIXI BIXI/TATIANA CARMONA /EUSKALDUN BERRIA
Bixi-Bixi, Irratsaioak 12 Urt 22 0
Tatiana Carmona Lopez Seguran bizi den Barakaldokoak bere euskalduntze bidea kontatu digu besteak beste.
LAIOTZ HERRI ESKOLAKO HAURRAK
Goizerokoa, Irratsaioak 12 Urt 22 0
Urte berrian ere etorri zaizkigu Segurako Laiotz Herri Eskolako haurrak, ahozkotasuna eta komunikazioa lantzeko egiten dugun saiora. Gaur, Beñat, Bidatz eta Irati etorri zaizkigu.
AMA-ALU-LUR IKUSKIZUNA
Goizerokoa, Irratsaioak 12 Urt 22 0
Urtarrilaren 13an, Ordiziko herri antzokian AMA-ALU -LUR ikuskizuna eskeiniko dute. Ikuskizunaren xehetasun guztiak May Gorostiagak eman dizkigu,
2021-01-12 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 12 Urt 22 0
Hobetze alderako joera nabarmenduko zaio. Lainoak saretuaz, ateria seguru eta dotoreziak asko irabaziko du baina tenperaturari beherako joera sumatuko zaionez hotz puntu horrek dezente mikaztuko du giroa, nahiz eta haize leuna ipar ekialdetik ia geldi sumatuko den.
GORKA LIZASO/ERRONKA
Goizerokoa, Irratsaioak 11 Urt 22 0
Gorka Lizasok kantu ederra sortu digu, oso ezaguna den marrazki bizidunen doinu batekin. Honakoak izan dira abestia sortzeko guk proposatu dizkiogun hitzak: 2022, urte berri on, aldapan gora, itxaropena, Omicron-Deltacron-Doraemon.
EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA ZENTRUA/ IDOIA APAOLAZA
Goizerokoa, Irratsaioak 11 Urt 22 0
Ekimena psikopedagogia zentruko Idoia Apaolazarekin besarkadak duten garrantziaz aritu gara.
2022-01-11 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 11 Urt 22 0
Gaur ere kaskar antzean baina hobetzeko joera sumatuko zaio prezipitazioak gutxitu eta lainoak saretuaz. Haizea pixka bat baretuko da iparretik jarrita eta horrela hobetzeko tankera sumatuko zaio egunean zehar. Arratsaldean dotorezia eta goxotasuna modu hobean sumatuko dira baina oraindik busti puntua nabarmen, bazterrak blai direla. Egun askotarako ateria abiatuko da gaur eta ea busti puntu nabarmen hau konpondu eta txukunago portatzen den hurrengo egunetan.
MARISA BARRENA
Goizerokoa, Irratsaioak 10 Urt 22 0
Marisa Barrena, maistra, psikopedagogoa, wikilaria, euskaltzalea eta feministaren eskutik gaurkoan ere, emakume borrokalari, indartsu…ezagutu ditugu: Gabriela Mistral, eusko eta aimara jatorriko txiletar idazlea,,Julia Hermosilla Sagredo, sestaotar anarko-sindikalista, milizianoa eta frankismoaren aurkako erresistentea,Zuriñe del Cerro, bizkaitar feminista aitzindaria,Joaquina Eguaras, hebraista eta arabista,Maria Francisca Marcelina Camino Arregi eta Ana Urkiza Ibaibarriaga euskal idazlea eta itzultzailea.
GITB
Goizerokoa, Irratsaioak 10 Urt 22 0
GITBko Ainhoa Ibañezek , aste honetarako izango dituzten edukien berri eman digu.