Irratsaioak
AMESGILE ARGITALETXEA/ BETZAIDA URTAZA
Goizerokoa, Irratsaioak 18 Urt 22 0
Amesgile Argitaletxeko Betzaida Urtazarekin 2021. urteko errepasoa egin digu.
2022-01-18 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 18 Urt 22 0
Haizea hegoaldetik suabe eta hodei batzuk zeru sabaian baina euri arriskurik gabe tenperatura atzoko moduan dela. Horrela dotorezia apur bat galeran. Tenperatura behean mantenduaz, izotza leku askotan kendu ezinik. Giro petrala txarkeriarik gabe eta negu tankerari eutsiaz. Antizikloiaren esparruan aurkiturik ateria seguru eta giroa gehiegi mikaztu gabe. Haizearen jitarengatik kostaldea mantenduko da goxoen izotzik gabeko guneekin.
NAFAR ATENEO POESIA SARIA
Goizerokoa, Irratsaioak 17 Urt 22 0
Nafar Ateneo izena duen poesia lehiaketan parte hartzeko deialdia irekita dago. Honen berri bertako kide den Ines Castiellak eman digu.
URDAIBAI BIRD CENTER/EDORTA UNAMUNO
Goizerokoa, Irratsaioak 17 Urt 22 0
URDAIBAI BIRT CENTERreko Edorta Unamuno biologoarekin ahatei buruz hitz egin dugu.
2022-01-17 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 17 Urt 22 0
Gaur ere ez da asko aldatuko eguraldiaren martxa. Lurralde honek antizikloiaren esparruan jarraituko du, tenperaturari behean eutsi eta izotza temati mantenduaz, batez ere barnealdeetan gehiago nabarmenduko delarik. Kostaldean apur bat goxoago haizearen hego ukituarengatik baina joera hau ez da asko nabarmenduko elementu horiek antizikloiarenak izanik. Zeru sabaian hodei batzuk agertuko dira baina ez dute inolako eraginik suposatuko.
AMAIA GARTZIA
Goizerokoa, Irratsaioak 14 Urt 22 0
Amaia Gartzia gure zinema adituak gaurkoan bi pelikula eta telesail bat aurkeztu dizkigu: “Madeleine Collins”, “Ilargirantz” (zinema euskaraz) eta “Venga Juan” (HBOko telesaila).
ANDONI CALVO
Goizerokoa, Irratsaioak 14 Urt 22 0
Gure kolaboratzaile saltseroena, Andoni Calvok, gaurkoan BenidormFestean izango diren artista eta abestien berri eman digu.
GOIERRIKO SAGARDOTEGIEN IRIKIERA
Goizerokoa, Irratsaioak 14 Urt 22 0
Goierriko sagardotegien irekiera adierazteko prentsaurrekoa egin dute gaurkoan Altzagako Olagi Sagardotegian. Bertan, Madrilen bizi den Nerea Garmendia aktore beasaindarra etorri da gonbidatu gisa.
LAUREANO TELLERIA/ GARAI BATEKO KONTUAK
Goizerokoa, Irratsaioak 13 Urt 22 0
Laureano Telleriak garai bateko kontuak ekarri dizkigu gogora.
UDALBILTZA/GURETIK SORTUAK
Goizerokoa, Irratsaioak 13 Urt 22 0
Geuretik Sortuak proiektua jarri du martxan Udalbiltzak, Euskal Herriko udaletxe eta hautetsiak batzen dituen erakundeak. Euskaraz sortzen eta hedatzen den artea bultzatu nahi du; zehazki, euskaraz sortutako literatura, zinemagintza eta antzerkia sustatzea da proiektuaren helburua, eta, horretarako, sormen lanak egiteko egonaldiak antolatu ditu sortzaileentzat Euskal Herri osoko hainbat herritan.Koro Etxeberria, Udalbiltzako kideak xehetasunak eman dizkigu.