Irratsaioak
2022-03-04 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 04 Mar 22 0
Gaur oso eguraldi txarra izango dugu. Ipar mendebaldeko haizea zakar antzean oraindik eta tenperatura gehiago jaitsiaz negu giro makurraren ostikadaren jarraipena, euri zaparrada mardulak atertu gabe izanez egun guztian eta txingorra ere tartean izan dezaketeelarik. Zaparrada mardulak barreiatuko ditu ipar partea gehiago gaztigatuaz negu giroaren ostikada bortitza izango delarik. Arratsaldean baretze aldera egingo du. Hurrengo egunetan prezipitazioak arintzen baina tenperatura beherantz doala mendi puntak zurituko dira.
MAITANE ORMAZABAL/TXUKUNTZEN
Goizerokoa, Irratsaioak 03 Mar 22 0
TXUKUNTZENeko Maitane Ormazabalekin, Duela 15 egun DOKUMENTAZIO ANTOLAKETArekin hasi ginen: zein dokumentu gorde eta zenbat denbora. Gaurkoan hauek nola gorde hitz egin degu.
SUSTATU
Goizerokoa, Irratsaioak 03 Mar 22 0
SUSTATUko Luistxo Fernandezekin, ITALKI hizkuntzak ikasteko plataformari buruz aritu gara hizketan.
2022-03-03 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 03 Mar 22 0
Gaur, eguarditik aurrera euria galanki botako du eta tenperaturak behera egingo dute.
2022-03-02 BIXI-BIXI/ SALTO! UEMA
Bixi-Bixi, Irratsaioak 03 Mar 22 0
2022/03/02-BIXI-BIXI/AHOTSAK
Bixi-Bixi, Irratsaioak 03 Mar 22 0
2022-03-02 BIXI-BIXI/ KIROLARI GATTUN
Bixi-Bixi, Irratsaioak 03 Mar 22 0
2022-03-02 EGURALDIA /JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 02 Mar 22 0
Atzoko moduan mantenduko dira eguraldiaren elementuak, dotoreziari eta giroaren goxotasunari bete-betean eutsiaz. Antizikloi jator horri esker kostaldea goxatuko du gehien baina Euskal Herri guztian giro ona bermatuko du.
ZEGAMAKO KASINO ELKARTEA/BERTSO JAIALDIA
Goizerokoa, Irratsaioak 01 Mar 22 0
Martxoaren 13an, Bertso jaialdia izango da Zegaman, Zegamako kasino elkarteak antolatuta. Elkarteko diruzaina den, Mikel Berasategik jaialdiaren inguruko xehetasunak eman dizkigu.
GERMAN URTEAGA
Goizerokoa, Irratsaioak 01 Mar 22 0
German Urteagarekin izan gara Goizerokoan, izan ere, martxoaren 2an, arratsaldeko 18.30etan, Lazkaoko Gerriko txokoan solasaldia eskeiniko du, BIZITZAREN GAZI GOZOAK.