Irratsaioak

Amaia Gartzia

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 13 Mai 22 0

 

Amaia Gartzia bueltan da eta astebururako “Mentes maravillosas”, “Un nuevo mundo” eta “La conferencia” filmak aurkeztu dizkigu.

BIXI BIXI 500. SAIOA

Albisteak, Bixi-Bixi, Irratsaioak 13 Mai 22 0

Asteazkenean 500. Bixi-bixi saioa izan zen. UEMA eguna Udalerri euskaldunen eguna Seguran izango den aste berean, hor besteak beste, esker oneko agurra jasoko du Hitz edo irri euskaraz elkarri elkarteak egindako lanagatik. Hasteko UEMAko lehendakariarekin hitz egin genuen Iraitz Lazkanorekin. Ondoren saioaren eta euskara elkartearen sorrera birbizi genuen Santos Beloki, Rafael Gerriko eta Aitor Calvillo bide lagun hartuta. Saioari azken perla Iñaki Muruak jarri zion.

JOXE LANDA

Albisteak, Eguraldia, Irratsaioak 12 Mai 22 0

Gaur ere atzoko tankerari bete-betean eutsiko dio baina iluntzean kaskartzeko tankera pixka bat sumatuko zaio, haizea ipar mendebaldetik jarriaz zertxobait narrastuko delarik. Kaskarralditxoa ate joka dela itxura kaskarrarekin bukatuko da eguna, biharko kaskarkeriari paso emanaz.

SUSTATU

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 12 Mai 22 0

Sustatuko Luistxo Fernandezekin izan gara, gaurkoan honako albiste hauek aipatu dizkigu: Euskarazko azpidatziak Amazon Prime Videon, Bziber lehiak eta Egunean Behin iralietik aurrera bueltan izango da.

 

 

ANDONI CALVO

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 12 Mai 22 0

 

Egun eta ordu aldaketarekin izan dugu gaurkoan Andoni Calvo. Eurovision Jaialdiaren lehen finalaurrekoa ospatu da eta horren berri eman digu, baita azken albisteak ere.

Ibane Cerezo

Irratsaioak 12 Mai 22 0

Ibane Cerezo zumarragarrak Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan OLATUA izena duen ilustrazioak aurkeztu zituen ostiralean eta horren berri eman digu.

OSASUNAREN ZAZPI PILAREAK

Goizerokoa, Irratsaioak 12 Mai 22 0

“Osasunaren zazpi pilareak” hitzaldia eskainiko dute hainbat herrietan Amaia Ayerbe eta Amaia Diaz de Monastrioguren nutrizionistek. Gaurkoan Urretxun izango dira.

JOXE LANDA

Albisteak, Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 10 Mai 22 0

 

Gaur ere atzoko joera mantenduko du gora behera txiki batzurekin. Tenperatura pixka bat gorago eta goiko hodei batzuk zeru sabaian baina oskarbia nagusi mantenduaz, dotoreziak ez du bat ere galduko. Giroaren epeltasuna zertxobait igoaz, goxotasunak irabazi egingo du. Udaberri giro bikaina elementuak modu onean direla epeltasun goxoa asko nabarmenduaz. Barnealdeetan kostaldean baina gehiago igoko da tenperatura bero puntua mantenduko delarik.

EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA

Goizerokoa, Irratsaioak 10 Mai 22 0

 

Ekimena psikopedagokiako Idoia Apaolazarekin izan gara. Gaurkoan komunikazio eraginkor bat lortzeko gakoak azaldu dizkigu.

DANTZA ASTEBURUA ORDIZIAN

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 10 Mai 22 0

 

Maiatzaren 14ean eta 15ean “Dantza asteburua” ospatuko da Ordizian. Ekitaldi ezberdinak egingo dira eta horren berri emateko Amets Bide Dantza Taldeko kidea den Izaro Insausti izan dugu Goizerokoa saioan

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika