Irratsaioak

2021-10-27 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 27 Urr 21 0

Gaur ere berdintsu jarraituko du eguraldiak lardaskeria mantenduaz ipar haizea temati dela. Laino maskalak ipar partean barreiatuaz grazia gutxiko eguraldia ateriari eutsiko dion arren baina kaskar antzean giroa. 

IRAGARKILABURRAK.EUS

Goizerokoa, Irratsaioak 26 Urr 21 0

Iragarkilaburrak.euseko Lierni Ormazabal izan da gurean, webgunean dituzten albiste esanguratsuen eta blogeko gaien berri ematen.

IZARRA URDAILETA

Goizerokoa, Irratsaioak 26 Urr 21 0

Izarra Urdaileta Segurako alkatea izan da estudioan, herriko hainbat gaien berri emateko.

2021-10-26 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 26 Urr 21 0

Atzoko joera hori mantenduaz, lardats antzean mantenduko da gaur ere, lainotsu eta ateriari eutsi ezinean, tenperatura fresko samar dela ipar haizeak xaxatuta. Ipar partea gehiago gaztigatuaz, grazia gutxiko giroa elementuak modu txarrean direla. Txarkeria nabarmenik gabe, kili-koloko eguraldia egun batzuetan antizikloiaren isobarak jita txarrean direla baina on aldi bikaina ate joka izango dugularik, aisa jasango dugu pattal alditxo hau.

OIER IRURETAGOIENA ARTISTA/SAN SEBASTIAN ETA FANTASMA ERAKUSKETA/SAN TELMO MUSEOA

Goizerokoa, Irratsaioak 25 Urr 21 0

Oier Iruretagoiena artistaren SAN SEBASTIAN ETA FANTASMA erakusketa, kutxa fundazioaren eta San Telmo museoaren artea abian proiektuaren edizio berrian izango da. Oier Iruretagoiena egilearen hitzak jaso ditugu.

ZUALBE/ BEÑAT ZUBELDIA

Goizerokoa, Irratsaioak 25 Urr 21 0

ZUALBE ongizate emozionalerako zentruko Beñat Zubeldiak, proiekzioa zer den eta nola ematen denari buruz hitz egin digu.

2021-10-25 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 25 Urr 21 0

Zertxobait galduko du onaren mailak. Haizea goizeko hego ukitutik azkar jarriko da iparretik laino maskalak ugalduaz eta euri zipriztinak barreiatuko ditu ipar partean giroa dezente kaskartuaz. Tenperatura pixka bat jaitsiaz  giroa dezente mikaztuko da. Arratsaldean haize suabea ipar mendebaldetik jarri eta laino maskalak barreiatuko ditu euri lardatsa botaz, lardaskeria amorragarriak ipar partea gaztigatuko duelarik. Beraz, asko txartu gabe baina grazia gutxiko eguraldia mantenduko da egun batzuetan.

ANDONI CALVO

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Urr 21 0

Andoni Calvo kolaboratzailearekin izan gara bidaiak, moda eta Eurovision izan dira gaurko gaiak. Sevilla, paseatzeko hiri onenetako bat, etorkizuneko eguzkitako betaurrekoak, datorren urtean eurovision non ospatuko den,… Informazio guztia gaurko saioan entzungai.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika