Irratsaioak
UNAI ZABALETA
Goizerokoa, Sailkatu gabea 29 Uzt 22 0
Unai Zabaleta Leitzar kolaboratzaile saltseroa gaurkoan ikerketa baten inguruan hitz egin digu; “sexuaren onurak”
BETZAIDA URTAZA
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 29 Uzt 22 0
Betzaida Urtaza ipuin sortzaile eta kontalariak uda giroan mugilduta dago eta bihar Oñatin izango duen ipun kontaketa baten berri eman digu. Honekin batera, abuztuan ekintza gehiago dituela aipatu digu.
URBIAKO FONDA
Goizerokoa, Irratsaioak 27 Uzt 22 0
Maiatzetik itxita egon ondoren, Urbiako Fonda berriz ere zabalik da.
Azken 25 urteetan fondaren kudeaketa eraman duten Altzelai eta Altube familiek maiatzean itxi egin behar izan zuten; ekainean ustiaketarako deialdia zabaldu zuen Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoak, eta dagoeneko baditu arduradun berriak: Peio Bilbao eta Naiara Romatet elgetarrak.
Gaurkoan Peiorekin izan gara, eta irekiera berri honen inguruan hitz egin dugu.
JOXE LANDA
Goizerokoa, Irratsaioak 27 Uzt 22 0
Giro nahasiarekin hasi dugu eguna, baino orduak aurrera egin ahala, eguraldiak itxura politagoa hartuko duela iragarri du gaurkoan Joxe Landak; temperatura aldaketarik ez dugu aldaketarik nabarituko.
MARISA BARRENA
Goizerokoa, Irratsaioak 26 Uzt 22 0
Ohi moduan, Marisa Barrenak, gaurko egunez jaiotako hainbat emakumeen efemerideen inguruan hitz egin digu; gaurko protagonisten artean, ermuar eta leinu aberats bateko oinordeko izan zen Isabel Lobiano, Tafallan jaio zen María del Villar Berruezo, nafar dantzaria ta idazlea eta 1997an, gaurko egunez zendu zen Maria Dolores Agirre, errezildar euskaltzale, irakasle eta esatariaren istorio eta bizipenak aurkeztu ta kontatu dizkigu.
JOXE LANDA
Goizerokoa, Irratsaioak 26 Uzt 22 0
Joxe Landak gaurkorako giro goibela iragarri du, hala ere arratsalde amaierarako ostarte batzuk espero direla ere aipatu digu, biharko izango dugun hobekuntzaren seinale.
Temperaturari dagokionez, astean zehar txukun mantenduko da, eta iganderako espero dugu igoera nabarmena.
euskarabentura
Goizerokoa, Irratsaioak 15 Uzt 22 0
Euskarabentura espedizioaren 4. edizioa martxan da, uztailaren 1ean hasi zen eta 31 bitarte Euskal Herri osotik ibiliko dira. Atzo Zerainen izan ziren eta gaur goizean Tolosarako bidea hartu dute.
LUZE EDO MOTZ IKUSKIZUNA
Goizerokoa, Irratsaioak 15 Uzt 22 0
LUZE EDO MOTZ , Mirari Martiarena eta Idoia Torregaraik egiten duten umorezko bakarrizketa izango da uztailaren 19an Segurako Kultur etxean.
KULTURA PLAZARA JAIALDIA/ TOLOSA
Goizerokoa, Irratsaioak 14 Uzt 22 0
Tolosan, uztailaren 15etik 17ra bitarte kultura plazara jaialdia antolatu dute. Tolosako udaleko kultur zinegotzi den Izarne Iglesiasek eman digu egitarauaren berri.
IZARRA URDAILETA SEGURAKO ALKATEA
Goizerokoa, Irratsaioak 13 Uzt 22 0
Segurako alkate den Izarra Urdaileta izan dugu estudioan, eta udako kultur programazioaren berri emateaz gain, hainbat kontu aipatu dizkigu.