Irratsaioak

ANDONI MUTILOA SEX SUA MUSIKALA

Goizerokoa, Irratsaioak 04 Urr 22 0

Andoni Mutiloa aktoreak bere ikuskizun berria aurkeztu digu. SEX SUA musikala.

2022/10/04 EGURALDIA JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 04 Urr 22 0

Zertxobait irabaziko du onaren mailak. Haizearen goizeko hego ukituak eraginda txukunago eta zertxobait epelago egongo da. Ia erabat oskarbi mantenduaz dotorezia eta goxotasuna irabazian direla bikain portatuko da eguraldia udazken giroaren alde ona erakutsiaz. Kanpoan gustora ibiltzeko modukoa, eguna motzagoa izan arren. Giro atsegina elementuak modu onean direla.

ZUALBE/BEÑAT ZUBELDIA

Goizerokoa, Irratsaioak 03 Urr 22 0

ZUALBE , ongizate emozionalerako zentruko Beñat Zubeldiak gai interesgarri bezain korapilatxu bat ekarri digu, gaur egun, psikologiaren munduan asko entzuten den kontzeptu batekin: ama toxikoa.

URDAIBAI BIRD CENTER/EDORTA UNAMUNO

Goizerokoa, Irratsaioak 03 Urr 22 0

Urdaibai Bird Centerreko Edorta Unamuno Ebroko Deltan harrapatu dugu eta hango parajeen berri eman digu eta bertan bizi diren hegaztien berri ere eman digu.

GOIERRIKO HITZA

Goizerokoa, Irratsaioak 03 Urr 22 0

Goierriko Hitzako Kerman Garralda izan dugu, asteko edukien berri emanaz.

2022-10-03 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 03 Urr 22 0

Gutxi aldatuko da eguraldiren martxa elementuak aurreko egunetakoen tankeran mantenduko direlarik. Laino maskal bakanak pasean baina ostarteak nagusi direla, ontzat hartzeko modukoa, dotorezia eta goxotasuna ondo samar direla. Atzoko tankerari bikain eutsiko dio. Haize leunak, ipar ekialdetik dela kostaldeko epeltzea nagituko du baina dotoreziak ez du galduko eta goxotasuna irabazian. Beraz, onetik onerako martxari bikain eutsiaz, berdintsu jarraitzeko itxurarekin ona deitzeko moduan.

KONTZERTUAK ZUZENEAN

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 30 Ira 22 0

 

KONTZERTUAK ZUZENEAN IKUSTEKO KLIKATU HEMEN:

 

 

IKER ELDUAYEN MARTINEZ ZINEMA ADITUA

Goizerokoa, Irratsaioak 30 Ira 22 0

Ikasturte honetan ere zinema izango dugu ostiraleroko gaietako bat. Kolaboratzaile berri bat izango dugu gurean Iker Elduayen Martinez Goierritarra.

AMAIA ZABALETA OSINALDE

Goizerokoa, Sailkatu gabea 30 Ira 22 0

Amaia Zabaleta osinalderen kolaborazio berria aurkeztu dugu gaurkoan. Elikadura energetikoaren osagarri naturalei inguruko tartea eskeiniko digu.

2022/09/30EGURALDIA JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 30 Ira 22 0

Kaskar jarraituko du oraindik goiz partean behintzat baina kaskarkeri horrek baretze aldera egingo du elementuak modu hobean jarriaz, hoberanzko joera asko nabarmenduko zaiolarik. Itxura onarekin bukatuko da eguna bazterrak galanki bustita direla. On aldi bikainean abiatuko da, ateriari eutsi eta epeltasuna eta dotorezia irabazian direla. Egun askotarako giro ona martxan kanpoak eta guk estimatuko dugularik. Euri premiak bikain aseta.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika