Irratsaioak

ANDONI CALVO 2023

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 06 Urr 23 0

 

Andoni Calvo, gure kolaboratzaile saltzeroena, bueltan da! New Yorken izan da eta bidai honetako xehetasun guztiak aurkeztu dizkigu

LEIRE ARTOLA BEASAINGO ALKATEA

Goizerokoa, Irratsaioak 06 Urr 23 0

Leire Artola, Beasaingo alkatearen bixita jaso degu gaur. Leirek, Beasainen gauzatzen eta gauzatzeko dituzten proiektuaz hitz egin digu, baita udazken kulturalaren baitan prestatu dituzten hainbat eta hainbat ekintza aipatu dizkigu.

ANDONI SALAMERO

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 06 Urr 23 0

 

 

Sagarrondo txintxo, Sagarrondo on! Ikuskizuna izango da urriaren 7an Igartubeiti Baserrian Garazi Etxaburu dantzaria, Urbil Artola gitarra jolea, David Azurza konpositorea eta Andoni Salamero olerkaria eta esatiaren eskutik. Gurean izan da Andoni Salamero honen berri emateko.

BASERRITAR EGUNA IDIAZABAL

Goizerokoa, Irratsaioak 06 Urr 23 0

Idiazabalgo alkateak, IƱaki Alberdik , Igandean Idiazabalen ospatuko den 10.Baserritar eguna eta 40. Euskal Herriko Artzai Gaztaren Txapelketaren inguruan informazio guztia eskaini digu

DOS FORMACION

Goizerokoa, Irratsaioak 05 Urr 23 0

Dos Formacion akademiak ateak zabaldu dizkigu eta bertako irakasle eta komertziala den Aitziber Rezolak , zentruan gauzatzen diztuzten formakuntzak erakutsi dizkigu.

BIDEOJOKOAK.INFO

Bixi-Bixi, Irratsaioak 04 Urr 23 0

Bideojokoak.info izeneko baliabide digitala sortu du Unai Arrugaetak. Lehen Hezkuntzako ikasleek internet eta baliabide digitalak zertarako erabiltzen dituzten jakitea nahi zuen eta aztertu du ikasleek internet gehienbat bideo-jokoetan aritzeko erabiltzen dituztela. Gai horren inguruko informazio ema digu.

ITXARO ALUSTIZA

Bixi-Bixi, Irratsaioak 04 Urr 23 0

Iazko ikasturtean bezala, Itxaro Alustiza zeraindarrak hitzen etimologiak azaldu dizkigu

AHOTSAK.EUS

Bixi-Bixi, Irratsaioak 04 Urr 23 0

Ahotsak.euseko Izaskun Gastonek Gau Beltza eta santu guztien eguneko hainbat testigantza ekarri dizkigu

AITZIBER BADIOLA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 04 Urr 23 0

 

 

 

Aitzer Badiola Irudi-Aholkuraria eta Personal Shopper -ra Goizerokoa Saioan Izango da hilabetean behin. Hemen saio guztiak entzungai izango dituzue

 

  • 1. Saioa: Aukezpena; Nor da AItziber Badiola? Zeintzuk dira eskaintzen dituen zerbitzuak?

 

  • 2. Saioa: Jertseak; Nola aukera jertse egoki bat, materialak, janzteko gomendioak..

 

  • 3. Saioa: Gabonetan zer jantzi?

 

  • 4. Saioa: 2024ko neguko beherapenak

HERNANIKO BAKAILO ASTEA

Goizerokoa, Irratsaioak 03 Urr 23 0

Urrian egingo da Hernaniko Bakailao Astea, bere hamaikagarren edizioan. Zehazki, hilaren 9tik 20ra
bitartean izango da. Gaur gurean gonbidatu Marta Zulaika Berriak elkarteko teknikaria izan dugu.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika