Goizerokoa

LAIOTZ HERRI ESKOLAKO IKASLEA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 21 Urt 26 0

 

Laiotz Herri Eskolako ikasleak San Sebastian Egunaren inguruko saioa prestatu dute

LORATUZ FISIOTERAPIA ZENTRUA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 20 Urt 26 0

 

Segurako Loratuz fisioterapia zentruko Anabel Urkiolak organo biszeralen disfuntzioak eta min muskuloeskeletikoen erlazioaz aritu zaigu hizketan

MARISA BARRENA WIKILARIA

Goizerokoa, Irratsaioak 19 Urt 26 0

Marisa Barrena wikiariak emakume hauen biografiak ekarri dizkigu gaurko saioan: Aines Dufan Lakaberatz pedagogo eta hizkuntzalari baxenafarra, Ixiar Rozas Elizalde idazle lasartearra, Itziar Nogueras kultur kudeatzaile donostiarra, Mireya Etxaluze Azkonaga zientzilari, astrofisikari, irakasle eta ikertzaile eibartarra eta Josune Bereziartu eskalatzaile lazkaotarra.

LAUREANO TELLERIA

Goizerokoa, Irratsaioak 15 Urt 26 0

Laureano Telleriarekin batera urteak atzera egin eta garai bateko kontuak entzuteko aukera izan dugu.

GOIERRIKO TXOTX DENBORALDI BERRIA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 15 Urt 26 0

 

Pako Etxeberriak hasiera eman dio 2026ko Txotx Denboraldiari Goierriko sagardogileen izenean.
Euskal Sagardoaren barruan 360.000 kg sagar bildu dituzte Goierriko 15 sagar ekoizleek bertan landatuta dauden 65 ha-tan. Guztira 125.000 litro euskal sagardo ekoiztu dituzte bertako lau sagardogileek: Zeraingo Oiharte, Ataungo Urbitarte, Ordiziako Tximista eta Legorretako Begiristain.

ALKATEEKIN ELKARRIZKETAN – ZALDIBIA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 14 Urt 26 0

 

Hilabetean behin herri ezberdinetako alkateen bisita izaten dugu. Gaurkoan Zaldibiko alkatea den Ioritz Berra izan dugu. Urte hasierako kontuak edota urtarrileko agenda aipatu dizkigu

MARISA BARRENA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 14 Urt 26 0

Marisa Barrenaren saio berri bat entzungai duzue. Saio honetan Reyes Azkoitia, Elisabete Alberdi, Rosario Artola, Goizalde Landabaso eta Alba Garmendia Castaños aurkeztu dizkigu.

Baserritik bizitzea lehen eta orain. Arriarandik sortzen

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 14 Urt 26 0

Arriarango Intxaurpe Kultura Elkarteak, kultur ekitaldi bat antolatu du urtarrilaren 17rako. Baserri bizitza edo bizimodua izango dituzte hizpide eguerdian izango den saioan eta ondoren bazkaria izango da baserritar gonbidatuen produktuekin. Baserritik bizitzea lehen eta orain. Arriarandik sortzen du izena ekitaldiak eta gaurkoan Iker Sancho, Arriarango Intxaurpe Kultura Elkarteko kidea gonbidatu dugu ekitaldiaren informazio guztia eskaintzeko.

Eszena iluna. Bera esna – SAN TELMO MUSEOA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 13 Urt 26 0

 

San Telmo Museoko Artea abian programak sorkuntza garaikideari ematen dio protagonismoa garapen fasean dauden artistei bultzada emanez. Hala, Natalia Suárez Ortiz de Zarateren lana ikusteko aukera izango dugu aurten erakusketa honetan martxoaren 1era arte. Goizerokoa saiora Natalia Suárez Ortiz de Zarate artista gonbidatu dugu erakusketa honen aurkezpena egiteko.

ANDONI CALVO

Goizerokoa, Irratsaioak 09 Urt 26 0

Andoni Calvok numerologia kontuan hartuta 2026an norberaren jaiotze data kontuan hartuta, urte honek dakartzan erronkak aipatu dizkigu.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika