Goizerokoa

BEASAINGO LA SALLE IKASTETXEKO EGUNA

Goizerokoa, Irratsaioak 27 Mai 19 0

Maiatzaren 28an (datorren asteartean), La Salle Astearen ekitaldien artean, La Sallleko PROIEKTUEN IV ERAKUSKETA-AZOKA izango dugu, Beasaingo pergolatan.

Egun horretan beraz proiektuen eguna ospatuko dugu. Hirugarren ekitaldia izango da berau eta azken hru urtetan bezalaxe aurten ere Beasaingo erdigunean, 32 stand ezberdinetan, ikasle-taldeek beren eskola proiektuak erakusketa-azoka baten formatuan aurkeztu dizkiete bisitariei. 

UDAL HAUTESKUNDEAK-EH BILDU OLABERRIA

Goizerokoa, Irratsaioak 24 Mai 19 0

Aitor Urkiola EH BILDUKO Olaberriko alkategaia etorri da estudiora. Aitorrek harrotasunez eta ilusio haundiz, datozen lau urteetan egin nahi dituzten proiektuak azaldu dizkigu.

AMAIA GARTZIA-ZINEMA ADITUA

Goizerokoa, Irratsaioak 24 Mai 19 0

Amaia gure zinema aditua, zinema munduko azken nobedadeekin etorri zaigu.

ANNE OTEGI- OSOA

Goizerokoa, Irratsaioak 24 Mai 19 0

Anne Otegik bazkal ordurako errezeta egin digu. Paella eder bat.

UDAL HAUTESKUNDEAK-SEGURAKO EH BILDU

Goizerokoa, Irratsaioak 23 Mai 19 0

Izarra Urdailleta dugu Segurako EH BILDUtik aurkeztuko den alkategaia. Izarra indartsu dator eta lanerako gogoz. Datorren legealdirako besteak beste, gazteen egoera aztertu, beraiekin hitz egin…, berdintasunetik lan egin…izango dituzte oinarri.

 

UDAL HAUTESKUNDEAK- IDIAZALGO EH BILDU

Goizerokoa, Irratsaioak 23 Mai 19 0

Idiazabalgo EH BILDUko alkategaia den Iñaki Alberdik ere datozen urteetarako dituzten erronkez haritu da. Parte hartzea nabarmendu du, herritarrak ere udaletxeko zati garrantzitsua direlako. Gogotsu dago Iñaki, legealdi berriari indarrez eusteko.

UDAL HAUTESKUNDEAK- SEGURAKO EAJ-PNV

Goizerokoa, Irratsaioak 23 Mai 19 0

Udal hauteskundeetako azken egunetan sartuta gauden honetan, gaur goizean Segurako EAJ-PNVko alkategai izateko aurkeztu den Karmele Arruabarrena izan da estudioan. Datozen lau urteetarako dituzten proiektuen berri emateaz gain, Segurako ahulguneak eta indarguneak azaldu dizkigu.

UDAL HAUTESKUNDEAK-MUTILOA

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Mai 19 0

Herrian bertan hautagaitza bakarra osatu dute Mutiloarrek. Urte luzez dihardu Iñaki Ugalde Alkategaiak Mutiloako udaletarentzat eta herritarrentzat lanean.Oraingo legealdian egin dituzten lanak eta datozen lau urteetarako dituztek proiektuak erakutsi dizkigu.

UDAL HAUTESKUNDEAK- LEGAZPIKO EH BILDU

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Mai 19 0

Legazpik ere badu alkategai berria EH bildutik, Edurne Gonzalez. Edurnek ilusioz eta gogotsu helduko dio alkatetzari. Datozen lau urteetarako proiektuak erakutsi dizkigu.

UDAL HAUTESKUNDEAK-IZAL BAI

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Mai 19 0

Izan Baiko Ioritz Imaz alkategaia izan da gaur Segura irratian. Datozen urteetarako erronkak eta proiektuak erakutsi dizkigu eta Ioritz hobeto ezagutzeko aukera ere izan dugu.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika