Goizerokoa

IZARRA URDAILETA ETA Mª KARMEN IZETA

Goizerokoa, Irratsaioak 25 Aza 19 0

Hilabeteroko legez hementxe izan dugu Izarra Urdailleta Segurako alkatea. Baina gaur ez da bakarrik etorri, Mª Karmen Izeta zuen lagun. Azken hau, 46 urte ibili da Segurako udalean idazkari moduan lanean eta orain erretiroa hartu berri du.

ZINEGIN FESTIBALA HAZPARNE

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Aza 19 0

Euskal Herriko Zinema eta Dokumental ekoizpena aurkezteko festibala da, Hazparnen (Lapurdi). Atzo hasi eta igandera bitarte 20 filmetik gora ikusi ahal izango dira.

AMAIA GARTZIA ZINEMA ADITUA

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Aza 19 0

Asteburuan zinemara joan nahi? ba hementxe dituzu Amaia Gartziak egin dizkigun proposamenak.

HAURREN HIRIA BEASAIN

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Aza 19 0

Beasaingo Udalak proiektu berria jarri du martxan, Ttiklik Elkargunearekin eta Laia Kooperatibarekin elkarlanean: Haurren Hiria proiektua. Francesco Tonucci pedagogo italiarraren filosofiarekin eta lanarekin bat eginez, eta Euskal Herriko hainbat herrik bat egin duten bezala, Beasainen ere haurren parte hartzea bultzatuko dute. 8 eta 12 urte bitarteko haurren iritziak, beharrak, ekarpenak, proposamenak jasoko dituzte.

ZUMALAKARREGI MUSEOA

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Aza 19 0

asteburu honetan Ormaiztegiko Ander Deuna jaiak hasten dira. Azaroaren 23 larunbata, “Elegante eguna” izaten da, baina Museoan 7. urtez jarraian “XIX.mendeko eleganteen bilkura” antolatu du.

SUSTATU

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Aza 19 0

Sustatuko lagunak izan ziren atzokoan albiste bitxiak kontatuz.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika