Goizerokoa
2019-2-15 Eguraldia Joxe Landa
Eguraldia, Goizerokoa 15 Ots 19 0
Bete-betean eutsiko dio aurreko egunetako joerari eguraldi bikaina mantenduaz. Antizikloiak, modu onean kokaturik, ederki bermatuko du eguraldi ona Euskal Herri guztian. Garbitasuna eta epeltasuna nabarmen lurralde guztian baina ipar partean gehiago nabarituko da onaren sentsazioa, tenperatura zertxobait gorago dela, fohoen efektua nabarmenduz. Haize leuna hegotik eta eguratsa garden zeru urdinarekin. Horrela dotorezia eta giroaren goxotasuna bikain mantenduko dira.