Goizerokoa

ALEJO MORENO “EGUZKIGRAFIA”

Goizerokoa, Irratsaioak 11 Ots 20 0

Alejo Moreno argazkilaria Eguzkigrafia teknikari buruz aritu zaigu hizketan.

AMELI IPUIN KONTALAIA

Goizerokoa, Irratsaioak 11 Ots 20 0

Herriz herri eta auzoz auzo, ipuinak ametsez josten aritzen den neska gaztea da Ameli. Hezkidetza, parekidetasuna, laguntasuna… bezalako baloreak oinarri, ipuinen mundu magikoa sortu, eta zeruko izar artean kulunkatuz, bertan murgildu nahi du entzulea. Abentura honetan, gustokoen dituen baliabideez arituko da; bertsoak, kantuak, interpretazioa … Honen guztiaren berri eman digu Amaia Elizagoienek, proiektu eder honen sortzaileak.

BIRRITAN BORTXATUA ANTZERKI OBRA.

Goizerokoa, Irratsaioak 10 Ots 20 0

Nagore, 44 urteko emakumea, bortxatua izan da herriko festetako gau batean. Beldurrak gaindituz, salaketa jartzea erabakitzen du.

Orduan hasten da Nagoreren bigarren ametsgaiztoa. Epaiketan zehar bizi eta sufritutakoak kontatuko dizkigu, baita gizartearen partetik jasotako epaia ere.

Fikziozko antzezlan honek, errealitatean gertatutako hainbat bortxaketetan du oinarria.

Jon Martinez”txiki”aktoreak eman dizkigu antzezlanaren nondik norakoak.

AMA-ALU-LUR ANTZERKI OBRA ETA LIBURUA

Goizerokoa, Irratsaioak 10 Ots 20 0

Espek eta Leok, bi espeleo-arkeologok, harri eta zur utziko dituen paleolito garaiko alu herraldoi bat aurkitzen dute haitzulo baten barruan.
Baina orduan… 
Aurreratu, ezer aurreratu al dugu 15.000 urte hauetan?
May Gorotiaga Tolosarrak zuzendu eta idatzi duen antzerki obra honen ingurukoak ekarri dizkigu.

LAUREANO TELLERIA- GARAI BATEKO KONTUAK

Goizerokoa, Irratsaioak 06 Ots 20 0

Laureano Telleria etorri da gaur estudiora eta garai bateko kontuez jardun zaigu.

ORDIZIA 2020 MUS TXAPELKETA AZKARRA

Goizerokoa, Irratsaioak 06 Ots 20 0

oTSAILAREN 8AN ORDIZIAN MUS TXAPELKETA AZKARRA ANTOLATU DU ARGI BERRI ELKARTEAK URTEROKO LEGEZ.

SUSTATU

Goizerokoa, Irratsaioak 06 Ots 20 0

Sustatuko lagunak izan ditugu asteroko legez, bitxikeriak kontatzen.

BIXI-BIXI 2020-02-05

Goizerokoa, Irratsaioak 05 Ots 20 0

Aste honetanEneritz Zabaletarekin arituko gara solasean. Euskararen lurralde osoan euskarari aplikatzen zaizkion erregulazio juridikoen azterketa egin du berriki pasatu duen doktoretza tesian, horren berri bixi-bixi emango digu.
Ahotsak gunetik Izaskun Gastonekin otsaila hasieran ditugun hainbat ospakizunen berri emango digu Luzia Inzunza eta Josefina Usatorreren lekokotzak tarteko.
Uemakoak ere gurekin izango dira, aurten Seguran izango baita Uema eguna.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika