Goizerokoa

GOIERRIKO TXOTX IRIKIERA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 16 Urt 25 0

 

Goierriko sagardotegien denboraldiaren irekiera izan da Ordiziako Tximista Sagardotegian. Prentsaurrekoan, Niko Osinalde, Goitur-eko Zuzendaria, Fernando Arana, Ordizian azkena itxi zen Arana sagardotegiko ondorengoa, eta sagardotegietako ordezkariak egon dira. Niko Osinaldek ongi etorria eta sarrera egin du; ondoren, Aitor Esnaola sagardogileak, aurtengo uzta eta sagardoaren berri
eman du, eta azkenik, bertako sagardoa dastatu dute Fernando Aranak irekiera ofiziala egin ondoren

ZALDIBIAKO ALKATEA – IORITZ BERRA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 14 Urt 25 0

 

Urteko lehen saioa izan dugu Zaldibiako Alkatearekin. Batzar nagusiak, energia berriztagarriak, ZEK (Zaldibiako Ekintza Kulturala talde berria), agendaren errepaso eta albiste gehiago kontatu dizkigu gaurko saioan.

BEASAIN ALKATEA/LEIRE ARTOLA

Goizerokoa, Irratsaioak 14 Urt 25 0

Beasaingo alkatea den Leire Artolak, azken berriak aipatzeaz gain, kultur arloari begira jarri gaitu.

AMESGILE ARGITALETXEA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 10 Urt 25 0

 

Urteko lehenengo saioa izan dugu Amesgile argitaletxeko Betzaidarekin. 2025an etorriko diren nobedadeen berri eman digu

ZEOS PROGRAMA SEGURAN

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 10 Urt 25 0

 

ZEOS Programa Seguran, Gazteen ongizate digitala eta emozionala lantzeko formakuntzak martxan jarriko dituzte urtarrilaren 14, 16, 21 eta 23an Segurako Altxa Burua Taldekoak. Saio guztiak Segurako Botikaxaharran izango dira. Hau guztia azaltzeko gaurkoan guren Telmo Lazkano profesionala eta Segurako Altxa Burua taldearen kide den Aimar Balerdi gonbidatu ditugu

URDAIBAI BIRD CENTER/ EDORTA UNAMUNO

Goizerokoa, Irratsaioak 09 Urt 25 0

Urdaibai Bird  Centerreko Edorta Unamunok Papourdin hegaztiaren inguruko berezitasunak kontatu dizkigu.

 

LAIOTZ HERRI ESKOLA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 08 Urt 25 0

Laiotz Herri Eskolako haurrak kazetari bihurtu dira eta erreportaje bat prestatu dute: “Gabonak munduan”

EKIMENA PSIKOLOGIA ZENTRUA/ IDOIA APAOLAZA

Goizerokoa, Irratsaioak 07 Urt 25 0

Ekimena Psikopedagogia zentrutik Idoia Apaolazak , Gabonetako oporrak eta gero indartsu hasteko hainbat gako eman dizkigu.

AGUR-OMENALDIA ZUMARRAGAN

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 27 Abe 24 0

 

Abenduaren 29an, 2024. urtean hil direnei zuzendutako agur-omenaldia egingo da Zumarragako Euskadi Enparantzan, eguerdiko 12:00etan baserritarrek azoka egiten duten tokian, ekitaldi berezi eta samur bat antolatu dute Saioa Pueblak eta Andoni Salamerok. Gaurkoan gurean Saioa Puebla gonbidatu dugu ekitaldi honen berri emateko

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI SEGURA IRRATIAN

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 24 Abe 24 0

 

Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan dugu Segura Irratian. Opari ugari ekarri dituzte gure entzuleen artean banatzeko

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika