Goizerokoa

2021-03-03ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Goizerokoa, Irratsaioak 03 Mar 21 0

Goiz partean epel eta dotore hodei gutxi batzurekin eta arratsaldean erabat oskarbi eguzkia bistan dela. Hego haize leunak lagunduta asko irabaziko du onaren mailak. Beraz, zeharo eguraldi ona antizikloiaren isobarak jita onean direla eta haizearen hego ukituak kostaldea goxoago mantenduaz.

IZARRA URDAILETA , SEGURAKO ALKATEA

Goizerokoa, Irratsaioak 02 Mar 21 0

Izarra Urdaileta Segurako alkatea izan da gurean. Martxoko egitaraua aurkeztu digu, aurrekontuen inguruan ere aritu zaigu eta aurrera begira dituzten proiektuen inguruan aritu zaigu besteak beste.

LARSABI ELKARTEA

Goizerokoa, Irratsaioak 02 Mar 21 0

LARSABI ELKARTEAN, Amaren esnez soilik hazitako latxa arkumea baserrian, etxean, naturalki jaio eta hazten dute. Kalitate goreneko arkumea ekoitziz. Orain, arkume garaia denez, pack ezberdinak prestatu dituzte zuen etxean arkumerik onenaz gozatzeko.

BETARIZ ANTELO COACH-A

Goizerokoa, Irratsaioak 01 Mar 21 0

Beatriz Antelo coacha, pertsonen behar emozionalei erantzun bat ematen saiatzen da,  pertsonari kezkatzen dion egoera bat aztertzen du sakontasunera iritsi arte, konsziente izateko eta gero horren arabera herramientak ematen saiatzen da egoera gestionatu ahal izateko. Bere lana ulertzeko, kasu praktiko bat ekarri digu.

ZUALBE/BEÑAT ZUBELDIA

Goizerokoa, Irratsaioak 01 Mar 21 0

ZUALBE zentrutik Beñat Zubeldiarekin Aurreko irratsaioetan Bioneuroemozio® kontsulta batzuen adibideak ikusi genituen,  kasu praktikoak: zistitis eta sinusitis
kasu batzuk. Gaurkoan, gatazka emozional batekin kontsultara etorritako bezero baten kasua jorratuko dugu, horrela,beste kontsulta-estilo ezberdin baten eredua ezagutzeko. Pertsona honek, bikote arazoak zituen eta aurrekoetan egin dugun bezala, zailtasun hau abiapuntutzat hartu eta ahalik eta informazio gehien ateratzen saiatuko gara, arazo horren atzetik dauden arrazoiak ulertzeko.

GITB

Goizerokoa, Irratsaioak 01 Mar 21 0

Goierri telebistako Ainhoa Ibañezekin, astean zehar izango dituzten berrien errepasoa egin dugu.

UROLA GARAIKO BERDINTASUN ARLOA/ JABETZE ESKOLA

Goizerokoa, Irratsaioak 26 Ots 21 0

Urola Garaiko berdintasun arloko teknikaria den  Esti Ripa Saez de Maturanarekin egin dugu hitzordua. Besteak beste, emakumeen etxeen inguruan eta jabetze eskolatik antolatu dituzten tailer interesgarrien berri eman digu.

AMAIA GARTZIA ZINEMA ADITUA

Goizerokoa, Irratsaioak 26 Ots 21 0

Ostiraleroko legez, Amaia Gacia zinema adituak telesail eta film onenen errepasoa egin digu.

Goizerokoa, Irratsaioak 25 Ots 21 0

Laureano Telleriak , garai bateko kontuak eta konparaketak kontatu dizkigu. Bere mutiko garaitako eskolako kontuak, morroi kontuak, doktrina kontuak…

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika