Goizerokoa

BETIRAKO PROGRAMA

Goizerokoa, Irratsaioak 25 Urt 21 0

Betirako COVID-19k sortutako krisiaren testuinguruan, une berezi hauetan senitartekoak edo lagunak galdu dituzten pertsonei laguntzeko programa bat da. Programa honen berri eman digu Elene Berezibar bertako psikologoak.

GOIERRIKO HITZA

Goizerokoa, Irratsaioak 25 Urt 21 0

GOIERRIKO HITZAko Iñaki Gurrutxagak aste guztian izango dituzten albisteen berri emateaz gain, GOIBERRIra begira ere jarri gaitu.

2021-01-25eko EGURALDIA/JOXE LANDA

Goizerokoa, Irratsaioak 25 Urt 21 0

Oraindik dezente batean petralkeriak jarraituko du baina lurralde hau gaztigatu duen borraska hori ekialderantz aldentzen hasiko da eta hemen hobetzeko joera nabarituko da atertze aldera eginaz. Haizeak iparragotik joko duelako tenperaturak apur bat galduko du baina bihar dezente nabarituko da epeltzeko joera, haize suabe aldakorraren hego ukituak eraginda. Jarraipen nabarmena izango du joera horrek. Beraz, astean zehar asko goxatuko da giroa.

AMAIA GARTZIA ZINEMA ADITUA

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Urt 21 0

Amaia Gartziak asteburu euritsu honetan ikusteko filmak proposatu dizkigu.

ANDONI CALVO

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Urt 21 0

Andoni Calvo kolaboratzaile saltxeroak, moda kontuak ekarri dizkigu. Datozen tendentziak besteak beste…

VANESSA BLAZQUEZ/OSOA SUKALDARITZA

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Urt 21 0

osoa sukaldaritzako Vanessa Blazquezek gaur suplementazio naturalen inguruan aritu zaigu hizketan. Bereziki baratxuriaren inguruan.

HURKOA FUNDAZIOA/ANDIKANA URIARTE

Goizerokoa, Irratsaioak 21 Urt 21 0

HURKOA fundazioa, Donostiako Elizbarrutiko Caritasen ekimenez,  hauskortasun, mendekotasun-edo babesgabetasun egoeran dauden adineko pertsonei edo gaixotasun mentalak dituztenei arreta ematea, haiek zaintzea eta haien eskubideak defendatzea da. Andikana Uriarte gerente ordeak azlapen guztiak eman dizkigu.

JOSU ORMAZABAL SEGURARRA/ ORDIZIKO SUHILTZAILE ETXEKO KAPOA

Goizerokoa, Irratsaioak 21 Urt 21 0

Segurako Josu Ormazabalek suhiltzaile du lanbide. Ordiziko suhiltzaile etxean kapo postuan egiten du lan. Suhiltzaile baten egunerokoaz, egin beharraz, aholkuez…aritu zaigu hizketan.

SUSTATU/LUISTXO FERNANDEZ

Goizerokoa, Irratsaioak 21 Urt 21 0

Sustatuko Luistxo Fernandezerekin gai hauek jorratu ditugu gaur: Wikipediaren 20 urteak,eta The Line edo Lerroaz, 170km luze izango omen den hiri futuristaren inguruan.

HESIAN TALDEAREN AGURRA/ ZURIÑE HIDALGO

Goizerokoa, Irratsaioak 20 Urt 21 0

Astea hastearekin batera jakin genuen HESIAN taldeak bere 15 urteko ibilbideari agur esango ziola. Eta gaur Goizerokoan horixe baieztatu digu , Hesian taldeko ahotsa den Zuriñe Hidalgok .

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika