Goizerokoa

ASIER DE LA IGLESIA / TXISPA GARAGARDOA

Goizerokoa, Irratsaioak 28 Urt 21 0

Asier de la Iglesia zumarragarrak Txispa markako garagardoa ekoizten hasi zen duela hilabete batzuk eta jasotako dirua  esklerosi anizkoitzaren ikerketara bideratzen zuen. Multinazional batek antzerako izena eta logoa erregistratuak dituela esan dio idatzi bidez eta izen eta logo hori erabiltzeari utzi behar dio.

2021-01-28ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Goizerokoa, Irratsaioak 28 Urt 21 0

Haizeak hegotik jarraituko du barealditxoekin. Zeru sabaia estalia mota askotako hodeiekin, euri mehatxua nabarmenduaz eta iluntze aldera zipriztin batzuk barreiatu ere bai. Tenperatura beste pixka bat gorago dela, dezente nabarmenduko da epeltasuna batez ere kostaldean. Giro goxo eta atsegina kostaldeko haize babesetan baina orokorrean ufadak joko ditu haize begietan giroa pixka bat mikaztuaz.  Epel sentsazio horrekin dezente goxatuko da kostaldean.

LAIOTZ HERRI ESKOLAKO HAURRAK

Goizerokoa, Irratsaioak 27 Urt 21 0

Laiotz herri Eskolako , Izadi, Ibai eta Julen izan dira gurean. Ahozkotasuna eta komunikazioa lnatzeko irratsaioa egiten dugu haurrekin. Laureano Telleriak utzi dizkigun 3 objetu erakutsi dizkiegu eta beraiek asmatu egin behar izan dute zer diren eta zertarako balio duten.

SIN MALA INTENCION /GORKA LIZASO

Goizerokoa, Irratsaioak 27 Urt 21 0

Sin Mala Intencion taldeko Gorka Lizaso izan da goizerokoa saioan. Gaur sortu beharreko abestiarentzat proposatu dizkiogun hitzak honakoak izan dira: AMORRUA, MERKATU BELTZA, HORTENSIA/FILOMENA…IGNACIO, HOLOKAUSTOA

2021-01-27ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Goizerokoa, Irratsaioak 27 Urt 21 0

Asko nabarmenduko da gaur hobetzeko joera hego haize suabearekin. Europako depresio makur hori ekialderantz aldendu eta beste batzuk hurbilduko dira Atlantiko aldetik lurralde honetarako on aldi bikaina bermatzeko moduan. Haize suabea hegotik dela, tenperatura askoz gorago mantenduko da eta  giro goxoa elementuak modu onean direla. 

EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA/IDOIA APAOLAZA/ IZAERA HANDIKO HAURRAK

Goizerokoa, Irratsaioak 26 Urt 21 0

Ekimena Psikopedagogia zentruko Idoia Apaolazak izaera handiko haurren ingurukoak azaldu dizkigu.

SAN TELMO MUSEOA

Goizerokoa, Irratsaioak 26 Urt 21 0

San Telmo Museoko Nerea Izagirre  da San Telmoko erakusketa iraunkorraren arduraduna. Berarak azaldu dizkigu , zer den erakusketa iraunkorra, zer azaltzen duen, ze pieza mota dauden, zer lan egiten diren urtean zehar…

GOIERRIKO GURITZE GORRIA/KOLDO MUÑOA/ ERRESKATEAK

Goizerokoa, Irratsaioak 25 Urt 21 0

Goierriko Gurutze Gorriko lehendakaria den Koldo Muñoarekin egin dugu hitzordua Goizerokoa. Gurutze Gorriak egoera ezberdinetan, egoera larrietan… nola jokatzen duen eta nola lan egiten duen azaldu digu.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika