Goizerokoa
ZUHAITZ GURRUTXAGA/FUTBOLISTOK
Goizerokoa, Irratsaioak 16 Eka 21 0
Zuhaitz Gurrutxaga , FutbolisTOK, bere bakarkako bigarren lana
aurkeztera datorkigu Segurara, bihar arratsaldean. Ikuskizun honetan, Futbolisto baten Konfidentziak, bere lehen bakarrizketako hainbat pasarte berreskuratzeaz gain, azken 2 hamarkadetan, goi mailako futbolean, umoregintzan, telebistan, antzerkian nahiz musika munduan bizi izan dituen beste hainbat esperientziataz ere arituko da.
EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA/IDOIA APAOLAZA/FAMILIA ETA ESKOLA ARTEKO HARREMANAK
Goizerokoa, Irratsaioak 15 Eka 21 0
EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA zentrutik, Idoia Apaolazak, familia eta eskola arteko harremanak duten garrantziaz eta hauek hobetzeko pausuak eman dizkigu.
GOITUR/NIKO OSINALDE
Goizerokoa, Irratsaioak 15 Eka 21 0
GOITURreko Niko Osinaldek udara begira turismoaren sektorean izango diren aurreikuspenak aipatu dizkigu.
GORKA LIZASO/ERRONK
Goizerokoa, Irratsaioak 15 Eka 21 0
Beste behin Gorka Lizaso abeslariak harrituta utzi gaitu, guk hitzak eman eta sortu duen abesti ederrarekin. Gaurko abestirako hitzak hauexek: indarkeria/aski da, jarrera aldaketa eta udaberriko hondartza beteak.
ZUABE/BEÑAT ZUBELDIA
Goizerokoa, Irratsaioak 14 Eka 21 0
ZUALBE ongizate emozionalerako zentruko Beñat Alustizarekin ikasturteko azken saioa egin dugu. Ikasturteko errepasoa egiteaz gain, “bidelaguntzako”puntu garrantzitsuenak bildu ditu.
ANDONI CALVO
Goizerokoa, Irratsaioak 11 Eka 21 0
Andoni Calvok, COVID 19 pasaportearen inguruko argibideak eman dizkigu.
URRETXUTIK MUNDURA-IPARRAGIRRERI OMENALDIA
Goizerokoa, Irratsaioak 11 Eka 21 0
Gorka Hermosa akoredeoilaria gonbidatu dugu Goizerokora, izan ere, gaur arratsaldeko 19:00etan Tolosako Leidor antzokian, Urretxutik mundura, Iparragirreren omenaldi ikuzkizuna eskeiniko dute.
INSANOS MUSIKA TALDEA
Goizerokoa, Irratsaioak 11 Eka 21 0
Atzo, Iñigo Etxenikek gidatzen duen MUSIKAZBLAI saioan Legazpiko INSANOS musika taldea izan genuen.
2021-06-11 EGURALDIA -JOXE LANDA
Goizerokoa, Irratsaioak 11 Eka 21 0
Oso gutxi aldatuko da eguraldiaren joera beti ere epeltze aldera jauzitxoa emanaz, tenperatura pixka bat igo eta bero sargoriarekin. Haize geldi aldakorrak goizean hego ukitu apur bat eta gero ipar ekialdetik suabe, kostaldean berotzeko joera apur bat murriztuaz. Barnealdeetan asko nabarmenduko da beroa. Bihartik lurralde guztian nabarituko da bero lamada eguzkia lanean dela, kostaldean ere oso bero egongo delarik.
GEROA EREITEN, EUSPOT LEHIAKETA SARI NAGUSIA
Goizerokoa, Irratsaioak 10 Eka 21 0
EUSPOTEKO 2021eko edizioan parte-hartzea oso handia izan da; guztira 87 spot aurkeztu dira, iaz baino 36 lan gehiago. ‘NEKAZARITZATIK BIZI NAHI DUGU!’ izenpean, spotak animatu behar izan ditu gazteak eta batez ere emakumeak familia-nekazaritzatik bizi izatera.‘Geroa ereiten’ lanagatik spotik onenaren saria jaso dute Iñigo Zapirainek eta Sara Mujikak, Saoirse eta Sugaar etxeko txikiekin batera. Iñigo zapirainek eman digu horren berri.