Goizerokoa

SUSTATU

Goizerokoa, Irratsaioak 28 Api 22 0

Sustatuko Luistxo Fernadezekin izan gara, gaurkoan ere Twickeko kanalean. Gaurkoan aipatu dizkigun albisteak hauek izan dira; “Privacy.eus, sareko pribatutasunaz aholku onak euskaraz”, “Otoi.eus, “fedea egunero elikatzeko euskarazko tresna”, “Paperezkoak.eus, haurrentzako liburu ilustratuak harpidetza bidez”, “Enpresabidea.eus, euskarazko agerkari ekonomiko digital berria” eta “Elon Musk-ek Twitter erosteko operazioa”.

Kultur Errota

Goizerokoa, Irratsaioak 27 Api 22 0

 

Emanaldi edo ikuskizun bat martxan jarri nahiena zabiltza..bainan zalantzak dituzu, arlo diharduten profesional laguntza jaso nahiko zenuke? Kultur Errota da zure aukera. Zehazki zertan datzan jaiteko, gaurkoan gurera gonbidatu dugu Andoni Urzelai.

JOXE LANDA

Albisteak, Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 27 Api 22 0

Galeran jarriko da gaurtik eguraldiaren martxa ipar mendebaldeko erasoen joera mantenduko delarik. Lainotzarra ugari arrastaka euri lardatsa dariela eta tenperatura beheraka giroa galanki mikaztuaz. Eraso hauek ipar partea gaztigatuko dute gehien eta Euskal Herriaren hegoaldean ondo samar eguraldia elementuak modu onean direla.

JOXE LANDA

Goizerokoa, Irratsaioak 26 Api 22 0

Gaur beste pauso bat emango du hobetze aldera tenperatura nabarmen igoaz. Eki haize suabearekin zeru sabaiko hodeiak oso sare eta eguzkia bistan bazterrak goxatu nahian dela, udaberri giro gustagarria elementuak modu onean direla. Bero puntua nabarmenduko da aspaldikorik goieneko maila lorturik. Giro zoragarria kanpoan ibiltzeko, elementu guztiak modu onean direla eta batez ere bero puntua nabarmenduaz bikain portatuko da gaur Euskal Herri guztian.

IDOIA APAOLAZA

Goizerokoa, Irratsaioak 26 Api 22 0

 

Ekimena psikopedagogia zentrotik Idoia Apaolazarekin bat egin dugu eta gaurko gaia “Barkamena norberak buruarekin bakeak egiteko” izan da.

BETZAIDA URTAZA

Goizerokoa, Irratsaioak 26 Api 22 0

 

Amesgile argitaletxeko Betzaida Urtazak, haurrentzako kaleratu berri duen “Ilma amonaren sekretua”/”El secreto de la abuela Ilma” liburuaren aurkezpena egin digu.

joxe landa

Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 25 Api 22 0

Gaur beste pauso bat emango du hobetze aldera. Haize suabea ipar ekialdetik jarriaz, lainoak saretu eta ateria seguru dela, bikain portatuko da eguraldia dotorezi politarekin giro atsegina mantenduaz. Agian haizearen ipar ukituak pixka bat nagituko du epeltzeko joera baina eguzkiak asko konponduko du akats txiki hori eta ontzat hartzeko moduko eguraldia udaberri tankerarekin. Badirudi joera honi eutsiko diola eta gu gustora eguzkiari txalo joaz.

Iragarki laburrak

Goizerokoa, Irratsaioak 25 Api 22 0

 

lragarki Laburrakeko Leirekin izan gara. Goierriko eta Euskal Herriko iragarki batzuk eta beraien blogean aurkituko ditugun lau artikulu aurkeztu dizkigu.

ZUALBE

Goizerokoa, Irratsaioak 25 Api 22 0

Gaurkoan Zualbe -ko Beñatek “Familia arazoak” gaiaren inguruan hitz egin digu.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika