Goizerokoa
URRETXUKO LORE ETA LANDARE AZOKA
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 04 Mai 22 0
Maitzaren 8an Urretxuko XVI. Lore eta Landare Azoka ospatuko da eta gurekin izan dugu Maialen Fidalgo Urretxuko Udalako zinegotzia.
IZARRA URDAILETA
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 03 Mai 22 0
Hilabeteroko legez, gaur ere hementxe izan dugu Izarra Urdaileta Segurako alkatea. Maitzako kultur eskaintzaz, ikastaroez, igerilekua eta gimnasioaren inguran, Segurako Udalaren web gune berriaz edota udako Aisialdiaren inguruan hitz egin digu.
MARISA BARRENA
Goizerokoa, Irratsaioak 02 Mai 22 0
Marisa Barrena wikilariarekin gaurkoan gogoeta eta datu batekin hasi dugu saioa; Ez dago, euskarazko wikipedian, gaurko egunez jaiotako euskal emakumerik. Horregatik gaurko saioan gaurko egunean hil direnak aipatu dizkigu: Karmele Rotaetxe (2013), bilbotar hizkuntzalaria eta soziolinguista, Joxantonio Ormazabal, Joxan, euskal idazlea eta itzultzailea, Zegamarra eta Celeste Caeiro (1933), Portugaleko diktaduraren aurkako estatu-kolpea egin zuten militarren artean krabelinak banatu zituen portugaldar emakumea.
GOIERRIKO HITZA
Goizerokoa, Irratsaioak 02 Mai 22 0
Goierriko Hitzako Iñaki Gurrutxagak asteko edukien berri eman digu.
ORDIZIAKO ARTISAU GARAGARDO AZOKA
Goizerokoa, Irratsaioak 02 Mai 22 0
Maiatzaren 7an, Ordiziako Plaza Nagusian “Euskal Herriko Artisau Garagardo Azoka” ospatuko da. Horren berri emateko Emaneurre taldeko kidea den Arkaitz izan dugu.
ANDONI CALVO
Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 29 Api 22 0
Atzera kontua! Eurovision Jaialdia maiatzaren 14ean ospatuko da Turienen eta azkeneko berriak, abestiak, eta nolako eragina duen politika eurovisionen ezagutu dugu Andoni Calvoren eskutik.
OIER ARAOLAZA ARRIETA
Goizerokoa, Irratsaioak 29 Api 22 0
Gaurkoan Dantzaren Nazioarteko Eguna dela eta gurean izan dugu Oier Araolaza Arrieta, bera dantzaria, kazetaria, dantza-ikertzailea eta dantza-dibulgatzailea da.
ERRIGORA
Goizerokoa, Irratsaioak 29 Api 22 0
ERRIGORA kanpainaren eskari kopurua %20 hazi da, iazko datuekin alderatuz gero. Inoizko uztarik emankorrena suposatu duela adierazi zuten eta gaurkoan gurean, ERRIGORAko kidea den Iker Ajuriagerra izan dugu horren berri emateko.
GOIERRI, HTA PLAN PILOTUAREN AURKEZPENA
Goizerokoa, Irratsaioak 28 Api 22 0
Goierri eskualdea Helmuga Turistiko Adimendunen proiektuan sartu zen iaz, eta horren berri eman zuten Niko Osinalde, Goitur-eko Zuzendaria, Mikel Plazaola, Goitur-eko Presidentea eta Daniel Solana, Basquetour-eko Zuzendari Orokorra.
TXUKUNTZEN
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 28 Api 22 0