Goizerokoa

MINBIZIAREN AURKA GIPUZKOAKO ELKARTEA

Goizerokoa, Irratsaioak 23 Mai 22 0

Minbiziaren Aurka Gipuzkoa elkarteko Urola Garaia-Goierriko Batzarrak minbiziaren aurkako hamabostaldia antolatu du.

Kanpaina honen bitartez, elkarteak Urola Garaia-Goierrin pertsona gehiagorengana iritsi nahi du,  arreta berritu eta zerbitzu gehiago eskaintzeko; hamabostaldiko jarduerak jarri ditu abian: hitzaldiak,
ekitaldiak eta online tailerrak.

Guzti honen inguruan hitz egin dugu hamabostaldiko koordinatzailea den Laura Mongelos-ekin.

ADINBERRI – HARIAK PROGRAMA

Goizerokoa, Irratsaioak 23 Mai 22 0

Bakardadeak gero eta garrantzi handiagoa hartu du azken urteotan, eta gizarte gisa aurre egin beharreko erronka nagusietako batean bilakatu da; horregatik eta Aldundiarekin elkarlanean, Adinberri Fundazioak 2020ko otsailean ekin zion “Hariak” bakardadeei aurre giteko Gipuzkoako estrategiari.

Pertsonen bizi-kalitatea hobetzea eta gure gizartean gero eta ohikoagoa den fenomeno bati heltzea du helburu programa honek eta bihar maiatzak 24, 16: 30etik aurrera, lehen aldiz aurkeztuko da Legazpian.

Entzun hemen Adinberriko Rakel San Sebastián zuzendari nagusiarekin egin dugun solasaldia.

ANDONI CALVO

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 20 Mai 22 0

 

Andoni Calvo Eurovision Jaialdian izan da, Turinen, bertan bizitakoa kontatu digu eta Eurovision Jaialdiaren booten inguruko polemikaz hitz egin digu.

LAUREANO TELLERIA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 19 Mai 22 0

Laureano Telleriak gaurko saioan erroten inguruan hitz egin digu, baina ez hori bakarrik eguzki epeletako kontuak aipatu dizkigu ere.

SUSTATU

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 19 Mai 22 0

Sustatuko Luistxorekin izan gara. Gaurkoan Nafarroako Gobernuaren metabertsoaren eta ikus- entzunezkoen legearen inguruan hitz egin dugu.

LAIOTZ HERRI ESKOLAKO HAURRAK

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 18 Mai 22 0

 

Laiotz Herri Eskolako haurrak izan ditugu Goizerokoan, ahozkotasuna eta komunikazioa lantzeko saioan. Gaur , kazetari bihurtu dira Eneko, Ane eta Imad, Josu Ormazabal suhiltzaileari elkarrizketa bat egin diote.

ANDONI MUTILOA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 18 Mai 22 0

Andoni Mutiloa bere “Sex Sua” ikuskizun berria aurkezten dabil Donostian egiten ari diren 31. Poltsiko Antzerkian; orotara lau emanaldi eskainiko ditu. Ligatzeko aplikazioek pertsonengan duten eragina aztertuko du antzerkia eta musika uztartuz.
Bestalde, Goierri ere beste behin izango dugu, bere aurreko lanarekin; “Esnatu Naiz Kabareta”, Zegaman izango da ekainaren 28an. Guzti hauen nondik norakoak, gure gaurko elkarrizketan.

SAN TELMO MUSEO

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 17 Mai 22 0

Miatazaren 18an Museoaren Nazioarteko Eguna ospatuko da eta San Telmo Museoan hainbat ekitaldi antolatu dituzte, hauek aurkezteko gurekin izan da Agurtzane Garai  San Telmo Museoko Bitartekaritza Arduraduna.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika