Goizerokoa
LUR GARDEN IÑIGO SEGUROLA
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 03 Abu 22 0
Oiartzunen kokatuta dagoen Lur Garden Lorategia gertutik ezagutu dugu Iñigo Segurolaren eskutik.
JOXE LANDA
Albisteak, Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 02 Abu 22 0
Gaur dotorezia eta beroa irabazian. Tenperatura goraka eta ia erabat oskarbi Euskal Herri guztian, eguzkia bistan tenperatura xaxatzen dela. Ipar partean bero eta barnealdeetan beroegi mantenduaz uda giro nabarmena gehiegikeri horiekin. Gainera euriaren beharra asetzeko tankerarik gabe, bazterrak kiskaltzen astean zehar freskuraren oparitxoa ostegunean izan daitekeelarik. Abuztua, dagonila, bero zapa barne, euria komeni baina elementuak modu txarrean horretarako .
SAN TELMO MUSEOA
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 02 Abu 22 0
San Telmo Museoa -n Iratxe Jaio eta KLaas Van Gorkumen “Paperezko inperio baten atlasa” aurkeztu zuten uztailaren 28an Museo Bikoitza programaren barruan. Gaurkoan gurekin Iratxe Jaio izan dugu honen berri emateko
JOXE LANDA
Albisteak, Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 01 Abu 22 0
Beroa nabarmenduko da gaur oskarbia nagusi dela. Laino maskal batzuk balantzaka sumatuko diren arren eguzkia bistan egongo da beroa xaxatuaz. Uda giro bikaina ipar partean baina beroegi hegoaldean bazterrak kiskaltzeko zorian direla. Beraz, beroa izango da protagonista egun batzuetan tenperatura goraka dela batez ere hegoaldean, gehiegizko mailan mantenduko delarik. Hurrengo egunetan pixka bat areagotuko da lurralde guztian baina nabarmenago hegoaldean.
EDORTA UNAMUNO
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 01 Abu 22 0
Urdaibai Bird Centerreko Edorta Unamunorekin izan gara. Gaurkoan Sai-zuria putreen familiako hegaztia aurkeztu digu.
JOXE LANDA
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 29 Uzt 22 0
Gaur gehiago nabarmenduko da euritarako joera gutxi botako badu ere. Ipar haizeak pixka bat mugituaz lainotzarrak arrastaka ekarriko ditu ipar partea dezente zikinduaz eta euri mehatxua bai baina gutxi botako du dotoreziak galanki galduaz. Beraz, grazia gutxiko eguraldia euri mehatxu eta guzti baina premiak asetzeko ez da ezer izango, bihar berriz ere garbitze aldera joko duelarik. Asteburuan oso eguraldi ona elementuak modu onean direla.
UNAI ZABALETA
Goizerokoa, Sailkatu gabea 29 Uzt 22 0
Unai Zabaleta Leitzar kolaboratzaile saltseroa gaurkoan ikerketa baten inguruan hitz egin digu; “sexuaren onurak”
BETZAIDA URTAZA
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 29 Uzt 22 0
Betzaida Urtaza ipuin sortzaile eta kontalariak uda giroan mugilduta dago eta bihar Oñatin izango duen ipun kontaketa baten berri eman digu. Honekin batera, abuztuan ekintza gehiago dituela aipatu digu.
URBIAKO FONDA
Goizerokoa, Irratsaioak 27 Uzt 22 0
Maiatzetik itxita egon ondoren, Urbiako Fonda berriz ere zabalik da.
Azken 25 urteetan fondaren kudeaketa eraman duten Altzelai eta Altube familiek maiatzean itxi egin behar izan zuten; ekainean ustiaketarako deialdia zabaldu zuen Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoak, eta dagoeneko baditu arduradun berriak: Peio Bilbao eta Naiara Romatet elgetarrak.
Gaurkoan Peiorekin izan gara, eta irekiera berri honen inguruan hitz egin dugu.
JOXE LANDA
Goizerokoa, Irratsaioak 27 Uzt 22 0
Giro nahasiarekin hasi dugu eguna, baino orduak aurrera egin ahala, eguraldiak itxura politagoa hartuko duela iragarri du gaurkoan Joxe Landak; temperatura aldaketarik ez dugu aldaketarik nabarituko.