Goizerokoa

SEGURAKO DANTZA TXAPELKETA

Goizerokoa, Irratsaioak 11 Urr 22 0

Urriaren 22an izango da 46. EUSKAL HERRIKO DANTZA TXAPELKETA eta V. DANTZA EGUNA.

2022-10-11 EGURALDIA/JOXE LANDA

Goizerokoa, Irratsaioak 11 Urr 22 0

Gaur ere atzoko tankera mantenduko du eguraldiak kaskarkeria nabarmenduaz. Euri gutxi eta lainoak arrastaka, grazia gutxiko eguraldia elementuak modu kaskarrean direla. Ipar haize petrala ufadatxoak joaz eta lainotzarrak arrastaka direla ateri samar baina giro umela freskura eta hezetasuna nabarmenduaz. Beraz, grazia gutxiko eguraldia udazken tankeraren alde txarra erakutsiaz. Giro amorragarria elementuak modu txarrean direla.

MARISA BARRENA WIKILARIA

Goizerokoa, Irratsaioak 10 Urr 22 0

Marisa Barrena Wikilariak, emakume hauek gogorarazi dizkigu: Gema Arrugaeta Montero Ordiziarra, Begoña Zia Zabaleta Iruñarra, Kotxepin Bengoetxea Etxebarria Lemoarra eta Itziar Mujika Irastorza Donostiarra.

ORREAGATIK IRAGAN HURBILERA ANTZERKI OBRA

Goizerokoa, Irratsaioak 10 Urr 22 0

Segurako historia oroituz elkartearen eskutik, ostiral honetan, 20.00etan Segurako Baratze Pilotalekuan ORREAGATIK IRAGAN HURBILERA herri antzerkia estreinatuko dute. Estudioan izan ditugu Lurdes Imaz zuzendari eta aktorea, baita Isabel Iparragirre aktorea, ikuskizunaren berri ematen.

GITB

Goizerokoa, Irratsaioak 10 Urr 22 0

GITBko lagunak izan ditugu beste aste batez, beraien kanalean ikusteko izango ditugun edukien berri emanaz.

ANDONI CALVO

Goizerokoa, Irratsaioak 07 Urr 22 0

Andoni Calvok moda munduan murgildu gaitu eta udazkeneko tendentziak erakutsi dizkigu.

LAUREANO TELLERIA/GARAI BATEKO KONTUAK

Goizerokoa, Irratsaioak 06 Urr 22 0

Gaurko saioan Laureano Telleriak garai bateko kontu batzuk aipatzeaz gain, gipuzkoako dorretxeak eta jauregiak izendatu dizkigu eta EAEko azalera handiena eta txikiena duten herriak aipatu dizkigu.

ZOPAZOKA SEGURA

Goizerokoa, Irratsaioak 06 Urr 22 0

Udarako etenenaldiaren ostean Segurako ZOPAZOKA martxan da berriro. Ostegun arratsaldero Segurako plazan. Gaurtik aurrera gainera ekoizle berrien produktuak egongo dira salgai, horrelaxe aipatu digu, Iñaki Intxausti Zeraingo Mendarte baserrikoak.

BIZIPOZA

Goizerokoa, Irratsaioak 05 Urr 22 0

Bizipoza Elkarteak, aurten ere, MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT kantu eta bideoklipen egitasmoari heldu dio eta euskal sortzaileek eta elkarteek elkarlanean sortutako 11 kantu eta bideoklip egingo ditu.Gaur gonbidatu Juneren Hegoak elkarteko Yolanda Martin eta Bizipoza elkarteko Leire elizegi izan ditugu , grabatu berri duten bideokliparen inguruan hitz egiteko.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika