Eguraldia

JOXE LANDA

Albisteak, Eguraldia, Irratsaioak 16 Mai 22 0

Ez da ia bat ere aldatuko eguraldiaren izaera elementuak modu berdintsuan direla. Iparraldeko borraskaren muturra Atlantikoan dela Euskal Herri guztian on maila modu onean mantentzea bermatuko du. Hego ukituko haize leun horrek goxo mantenduko du lurralde hau eguzkia bistan dela laguntza estimatua izango delarik. Udaberri giro petoa mantenduaz, tenperatura goian eta dotorezi politarekin zeharo ona egun guztian.  

JOXE LANDA

Albisteak, Eguraldia, Irratsaioak 13 Mai 22 0

Eguraldi ona izango dugu asteburuan, tenperatura altuagoak barnealdean kostaldean baino eta hego haizea izango dugu.

JOXE LANDA

Albisteak, Eguraldia, Irratsaioak 12 Mai 22 0

Gaur ere atzoko tankerari bete-betean eutsiko dio baina iluntzean kaskartzeko tankera pixka bat sumatuko zaio, haizea ipar mendebaldetik jarriaz zertxobait narrastuko delarik. Kaskarralditxoa ate joka dela itxura kaskarrarekin bukatuko da eguna, biharko kaskarkeriari paso emanaz.

JOXE LANDA

Albisteak, Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 10 Mai 22 0

 

Gaur ere atzoko joera mantenduko du gora behera txiki batzurekin. Tenperatura pixka bat gorago eta goiko hodei batzuk zeru sabaian baina oskarbia nagusi mantenduaz, dotoreziak ez du bat ere galduko. Giroaren epeltasuna zertxobait igoaz, goxotasunak irabazi egingo du. Udaberri giro bikaina elementuak modu onean direla epeltasun goxoa asko nabarmenduaz. Barnealdeetan kostaldean baina gehiago igoko da tenperatura bero puntua mantenduko delarik.

JOXE LANDA

Albisteak, Eguraldia, Irratsaioak 09 Mai 22 0

 

Gaur jauzi handia emango du eguraldiak hobetze aldera elementuak modu onean direla, antizikloiaren isobarak jita onean aurkituko direlarik. Haizeak ipar ekialdetik joko du suabe tenperaturari igotzen utziaz. Eguratsa hezetasun gutxirekin dela, giro onaren sentsazioa areagotu egingo da udaberri tankera bikain gauzatuaz. Lurralde guztian nabarmenduko da joera hau baina barnealdeetan kostaldean baino gehiago nabarituko da beroaren sentsazioa haizearen jitak eraginda.

JOXE LANDA

Albisteak, Eguraldia, Irratsaioak, Sailkatu gabea 04 Mai 22 0

Gaur zertxobait hobea mantenduko da eguraldia. Ateria behintzat seguru eta ipar haizea bareago dela, giro hobea zerua erabat estalia mantendu arren. Tenperatura behe samarrean dela, giroaren petral puntua zertxobait gutxitu arren, hobekuntza ez da asko nabarmenduko Penintsulako depresioaren kulpaz. Barnealdeetan kostaldean baino euri gehiago.

GORKA LIZASO

Albisteak, Eguraldia, Irratsaioak 03 Mai 22 0

Sin Mala Intención Taldeko Gorka Lizaso beste kanta bat sortu du guk hemendako lau hitzekin. Gaurko hitzak hauek izan dira: Maitza, Amaren Eguna, Herri Urrats eta Espioitza.

JOXE LANDA

Albisteak, Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 27 Api 22 0

Galeran jarriko da gaurtik eguraldiaren martxa ipar mendebaldeko erasoen joera mantenduko delarik. Lainotzarra ugari arrastaka euri lardatsa dariela eta tenperatura beheraka giroa galanki mikaztuaz. Eraso hauek ipar partea gaztigatuko dute gehien eta Euskal Herriaren hegoaldean ondo samar eguraldia elementuak modu onean direla.

joxe landa

Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 25 Api 22 0

Gaur beste pauso bat emango du hobetze aldera. Haize suabea ipar ekialdetik jarriaz, lainoak saretu eta ateria seguru dela, bikain portatuko da eguraldia dotorezi politarekin giro atsegina mantenduaz. Agian haizearen ipar ukituak pixka bat nagituko du epeltzeko joera baina eguzkiak asko konponduko du akats txiki hori eta ontzat hartzeko moduko eguraldia udaberri tankerarekin. Badirudi joera honi eutsiko diola eta gu gustora eguzkiari txalo joaz.

JOXE LANDA

Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 13 Api 22 0

Eguraldiaren izaera aldatu egingo da. Haizea iparretik jarrita tenperatura asko jaitsi eta giro umela eta freskoa jarriko da martxan baina euri gutxirekin. Hala ere asko nabarmenduko da petralkeria hori galanki mikaztuaz grazia gutxiko eguraldia izango delarik.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika