Eguraldia
2021-12-22 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 22 Abe 21 0
Gaur pixka bat galduko du onaren mailak haizeak hegotik suabe jarraituko duen arren. Hodeiak trinkotuaz, goibeldu eta euri mehatxua sumatuko zaio han-hemenka zipriztinak barreiatuaz. Oso gutxi izango da hori baina dotoreziak asko galduko du eta goxotasunak ere apur bat bai, hego haize horrek dezente eutsiko dion arren giroaren goxotasunari.
2021/12/21 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 21 Abe 21 0
Hego haize pixka batek gorantz eragingo dio tenperaturari giroa asko goxatuaz. Hodeiek zeru sabaia dezente estaliko dute baina bat ere goibeldu gabe, euri arriskurik ez eta ostarte batzuk agertuaz. Beraz, dotoreziak apur bat galduko du baina goxotasunak asko irabazi, batez ere ipar partean elementuak modu onean direla. Hegoaldean mikatz mantenduko da giroa zikin eta hotza nabarmenduaz, grazia gutxiko giroarekin.
2021/12/17ko EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 17 Abe 21 0
Gaur hobea egun guztian eta lurralde osoan antizikloiaren isobarak jita hobean direla. Haize suabeak hego ukitua mantenduko du egun guztian tenperaturari apur bat gorantz eraginaz eta zeru sabaia erabat garbi eta eguratsa garden direla, giro goxo eta atsegina batez ere ipar partean. Egunsentian fresko samar baina azkar igoko da tenperatura eta giro goxo eta atsegina izango dugu. Bihar ere gaurko moduan mantentzeko tankera dauka.
2021-12-15 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 16 Abe 21 0
Atzoko giro berdintsuan jarraituko dugu.
2021-12-15 JOXE LANDA
Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 15 Abe 21 0
Ongi eutsiko dio gaur ere eguraldiak on mailari elementuak modu onean direla. Orokorrean hodei gehiago ikusiko dugu baina goitik ibiliko dira goibeldu ere oso gutxi egingo dutelarik eta euri arriskurik bat ere gabe. Tenperatura atzoko moduan eta haizea ekialdetik suabe. Beraz, gaur ere bikain portatuko da eguraldia lurraldearen lekurik gehienetan baina hegoaldean ziertzoa edo ibai haizea mugituko da pixka bat, inguruetako giroa apur bat mikaztuaz.
2021-12-14 JOXE LANDA
Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 14 Abe 21 0
Oso gutxi aldatuko da eguraldiaren martxa. Ona deitzeko moduan garaiari dagokionez. Hodei edo laino batzuk agertuko dira baina oskarbia nagusi mantenduko da. Eta beste elementuak ere modu onean direla, ederki mantenduko du giro onari eusteko joera. Europako antizikloiaren isobarak jita onean harrapatuko dute lurralde hau eta akats txiki batzuk gora behera ederki eutsiko dio giro onari astean zehar. Beti ere goizetan fresko samar oskarbiak eraginda.
JOXE LANDA
Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 13 Abe 21 0
Gehiago nabarmenduko da gaur eguraldiaren hobekuntza elementuak modu onean direla, Europako antizikloiaren isobarek, lurralde hau, jita onean harrapatuko dutelarik. Hego haize suabeak giro goxo eta atsegina mantenduaz, zerua ia erabat garbi eta eguratsa garden direla, giroaren goxotasuna eta dotorezia galanki nabarmenduko dira. Badirudi astean zehar tankera hauxe mantenduko duela lurralde honetan, oskarbiak eragindako goizeko freskura akats txikia izango delarik.
2021/12/10 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 10 Abe 21 0
Gaur pixka bat arinduko da hemengo kaskarkeria hori eragin duen Frantzian kokaturiko borraska mutur kiribilduak ekialderantz eginaz . Ez da asko nabarmenduko hobekuntza baina giroaren txar sentsazioa pixka bat arindu bai lainoak sareago direla. Euri gutxiago eta haizea eta tenperatura ere modu hobean mikatz puntua apur bat baretuko zaiolarik. Oraindik kaskarkeria dezente mantenduko da ipar mendebaldeko haize petralak eutsiaz.
2021/12/09ko EGURALDIA /JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 09 Abe 21 0
Gaur giro nahasiarekin jarraituko dugu. Tenperaturak beheran eta euri asko botako du, tarteka txingorra egingo duelarik.
2021-12-07ko EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 07 Abe 21 0
Hego haize boladatxo batek pixka bat goxatuko du giroa ateriari eutsiaz eta tenperaturaren gorakadarekin. Arratsaldean fronte batek erabat aldatuko du panorama haizea ipar mendebaldetik jarriaz. Giroa galanki mikaztuko du, euria barra-barra eta tenperatura beherantz abiatuaz. Beraz, egunean zehar aldaketa nabarmena, arratsaldean kaskarkeria nagusituaz. Astean zehar kaskarkeria nagusi euri giroa mantenduaz.