Eguraldia
2022-01-18 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 18 Urt 22 0
Haizea hegoaldetik suabe eta hodei batzuk zeru sabaian baina euri arriskurik gabe tenperatura atzoko moduan dela. Horrela dotorezia apur bat galeran. Tenperatura behean mantenduaz, izotza leku askotan kendu ezinik. Giro petrala txarkeriarik gabe eta negu tankerari eutsiaz. Antizikloiaren esparruan aurkiturik ateria seguru eta giroa gehiegi mikaztu gabe. Haizearen jitarengatik kostaldea mantenduko da goxoen izotzik gabeko guneekin.
2022-01-17 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 17 Urt 22 0
Gaur ere ez da asko aldatuko eguraldiaren martxa. Lurralde honek antizikloiaren esparruan jarraituko du, tenperaturari behean eutsi eta izotza temati mantenduaz, batez ere barnealdeetan gehiago nabarmenduko delarik. Kostaldean apur bat goxoago haizearen hego ukituarengatik baina joera hau ez da asko nabarmenduko elementu horiek antizikloiarenak izanik. Zeru sabaian hodei batzuk agertuko dira baina ez dute inolako eraginik suposatuko.
2021-01-12 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 12 Urt 22 0
Hobetze alderako joera nabarmenduko zaio. Lainoak saretuaz, ateria seguru eta dotoreziak asko irabaziko du baina tenperaturari beherako joera sumatuko zaionez hotz puntu horrek dezente mikaztuko du giroa, nahiz eta haize leuna ipar ekialdetik ia geldi sumatuko den.
2022-01-11 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 11 Urt 22 0
Gaur ere kaskar antzean baina hobetzeko joera sumatuko zaio prezipitazioak gutxitu eta lainoak saretuaz. Haizea pixka bat baretuko da iparretik jarrita eta horrela hobetzeko tankera sumatuko zaio egunean zehar. Arratsaldean dotorezia eta goxotasuna modu hobean sumatuko dira baina oraindik busti puntua nabarmen, bazterrak blai direla. Egun askotarako ateria abiatuko da gaur eta ea busti puntu nabarmen hau konpondu eta txukunago portatzen den hurrengo egunetan.
2022-01-05 EGURALDIA(JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 05 Urt 22 0
Kaskartzeko joera jarraituko du eguraldiak negu giroa nabarmenduaz. Elurra ez da behetara jaitsiko baina giro busti eta petrala mantendu bai lurraldearen ipar partea gaztigatuaz. Hala ere borraskaren isobaren jitak eraginda haizeak sartaldetik joko du egun batzuetan eta udazken tankera gehiago sumatuko zaio eguraldiari egun hauetan.
2021-01-05 EGURALDIA JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 04 Urt 22 0
Gaur ere itxura politarekin habiatuko da eguna baina laster sumatuko da aldaketa mendebaldetiko eraso bat hurbilduaz. Bizkaia aldetik ekialderantz euri giroa barreiatuko du ipar partea gaztigatuaz. Haizea mendebaldetik zakar samar eta laino eta hodei koska sendoa barreiatuko da euria galanki botaz. Tenperatura beheraka dela mendi puntak zuritu ere bai negu giroa nabarmenduaz. Elur kota ez da behera jaitsiko baina negu giroa nabarmendu bai.
JOXE LANDA 2021-12-29
Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 29 Abe 21 0
Antizikloiak penintsularen erdian kokaturik modu onean harrapatuko du lurralde hau eta Euskal Herrian bikain portatuko da eguraldia hego ukituko haize leunarekin. Zeru sabaia garbi samar eta eguratsa garden direla, giro goxo eta atsegina elementuak modu onean direlarik.
2021-12-28 JOXE LANDA
Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 28 Abe 21 0
Hobetzeko joera gehiago nabarmenduko zaio eguraldiari giroa dezente goxatuaz elementuak modu hobean direla. Akats txiki batzurengatik ontzat hartzeko moduan portatuko da gaur eta on aldi bikain nabarmena ate joka dela, urte muga bikain ospatzeko moduan izango garela dirudi. Gaur egunean zehar hobetzeko joera sumatuko da hego puntuko haize leuna eta zeru sabaiko hodeiak saretzen nabarituko ditugularik. Ateria seguru eta eguzkiaren keinuak ere sumatuko dira.
2021-12-27 JOXE LANDA
Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 27 Abe 21 0
Tankera berdintsuan mantenduko da eguraldia hego haize suabea protagonista dela. Goi geruzetako aire hotz gunea etorriaz zaparrada trumoitsuak barreiatuko ditu Euskal Herri guztian baina bakanak eta arinak izango direnez, ez dituzte bazterrak asko bustiko. Noiz behinka zaparrada txiki batzuk besterik ez. Erasotxo honek oso gutxi iraungo duenez berriro ere aurreko egunetako martxan jarriko da udazken giroari eutsiaz. Beraz, narraskeria apur bat bai baina arina.
2021/12-23 EGURALDIA /JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 23 Abe 21 0
Giro ederra izango dugu gaurkoan. Hego haizea ibiliko da, baina tamaina onean.