Eguraldia
2022-02-07 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 07 Ots 22 0
Fronte txiki baten narraskeriak izango ditu gaur eguraldiak lainotzarrak arrastaka direla, giro umela eta ateriari eutsi ezinean dela. Haizeak ipar mendebaldetik pixka bat mugituaz, apur bat mikaztuko du giroa baina txartu gabe antizikloiaren esparruan aurkituko delarik lurralde hau eta on aldi bikainaren atarian dela, negu giroa ez baina on mailari eutsi ezinean bai. Tenperatura atzoko moduan dela, giro jasangarria eta bihartik hobetze joeran haizearen hego ukituarekin.
2022-02-04 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 04 Ots 22 0
Gaur aldaketa nabarmena sumatuko zaio eguraldiari dezente kaskartu eta petralduaz. Haizea ipar mendebaldetik jarri eta lainotzarrak arrastaka ekarriko ditu, euri mehatxua eta lardaskeria barreiatuaz batez ere ipar isuri aldean. Haize petral horrek tenperaturari behera eraginaz, asko mikaztuko du giroa negu tankera hartuaz eta mendi puntak zurituaz. Ez dirudi asko iraungo duenik baina negu giroaren zaplaztekoa suposatzeko adina bai.
2022-02-03 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 03 Ots 22 0
Atzoko jarraipena izango du eguraldiak. Gauean aldaketa etorriko da.
2022-02-02 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 02 Ots 22 0
Gaur ere kaskarkeria dezente mantenduko da. Goiz partean atzoko tankeran, ipar haize petrala dezente mugitu eta giro bustia mantenduaz eta mendi puntetan elurra egingo duelarik. Arratsaldean hobetzen hasiko da ipar haizea dezente baretu eta ateriari eutsiaz. Baina ez da asko nabarmenduko hobetze hau gaurkoz behintzat zikin eta petral puntuari eutsiaz. Hala ere hobekuntza ate joka sumatuaz ea pixka bat alaitzen garen Otsaila salutatuaz. Hurrengo egunetan hobetzeko joeran.
JOXE LANDA 2022-02-01
Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 01 Ots 22 0
Gaur ere kaskarkeria dezente mantenduko da. Goiz partean atzoko tankeran, ipar haize petrala dezente mugitu eta giro bustia mantenduaz eta mendi puntetan elurra egingo duelarik. Arratsaldean hobetzen hasiko da ipar haizea dezente baretu eta ateriari eutsiaz. Baina ez da asko nabarmenduko hobetze hau gaurkoz behintzat zikin eta petral puntuari eutsiaz. Hala ere hobekuntza ate joka sumatuaz ea pixka bat alaitzen garen Otsaila salutatuaz. Hurrengo egunetan hobetzeko joeran.
JOXE LANDA 2022-01-31
Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 31 Urt 22 0
Gaur euri eguna izango da lardaskeria egun guztian mantenduko delarik. Asko ez du botako baina giro bustia eta petrala izango da batez ere ipar partean, ipar mendebaldeko haize petrala dezente mugituaz, tenperatura ere galeran dela. Mendi puntuk elurrez zuritu ere bai agian, negu giroa nabarmenduaz. Horrela lardaskeri petralarekin bukatuko da urtarrila garairi dagokion moduan. Baina joera hau astean zehar ez du mantenduko kili-kolo antzean iraungo duen arren, on alditxoak tartean direla.
2022-01-25 EGURALDIA jOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 25 Urt 22 0
Hego ukituko haize leunari esker ederki eutsiko dio dotorezia eta goxotasunari. Beste elementuak ere modu onean direla ontzat hartzeko modukoa batez ere ipar partean eta gainerako lurraldeetan ere dezente mantenduko da eguraldiaren joera hau antizikloiari esker. Ontzat hartzeko moduan garaia kontuan izanik. Zeru sabaia urdin eta eguratsa garden direla gaur ere bikain. Antizikloiaren isobaren jitak bermatuko dute giro ona, kostaldean gehien nabarmenduaz.
2022-01-24 EGURALDIA /JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 24 Urt 22 0
Eguraldiak joera berdintsua mantenduko du gaur ere goizeko hotza eta geroko epeltzea berdintsu direla. Haizearen hego ukituak eraginda, hau pixka bat areagotuko da. Goizeko hotzaren akats hori berdintsu baina geroko tenperaturaren igoera gehituaz, giroaren goxotasun orokorra pixka bat gehituko da. Astean zehar dezente nabarituko da orokorreko hobetzeko joera hori, giroa dezente goxatu eta dotoreziari eutsiaz. Agian geroago pixka bat kaskartuko da.
2022-01-19 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 19 Urt 22 0
Apur bat aldatuko da eguraldiaren martxa. Haizea ipar mendebaldetik jarrita, laino multzoa ekarriko du zirimiria barreiatu nahian baina pixka bat umeldu besterik ez du egingo ateriari eutsiaz. Tenperaturak zertxobait irabaziko du batez ere goizekoak oskarbiaren efekturik gabe. Zeru sabaia eta eguratsa zikinago direla, dotoreziak apur bat galduko du baina goxotasunak zertxobait irabazi. Hurrengo egunetan ere tankera honi eutsiko dio. Asteburua txukunago eta goxoago.