Eguraldia
JOXE LANDA
Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 12 Api 22 0
Gaur pixka bat narrastuko da haizeak hegotik suabe joko duen arren. Goi geruzetako hodeiak trinkoagoak ekarriko ditu euri zaparradatxoak barreiatuaz. Trumoitsuak izan daitezke erauntsi horiek ater uneekin. Haizeak hegotik jarraituko du bareago eta tenperatura beherago baina asko jaitsi gabe, giroak goxo puntua dezentez mantenduko duelarik. Horrela gaur kaskartze aldera abiatu eta hurrengo egunetan gehiago nabarmenduko da joera hori.
JOXE LANDA
Albisteak, Eguraldia, Irratsaioak 11 Api 22 0
Atzokoaren tankera bete-betean mantenduko du elementuak modu onean direla. Haize suabea hego ekialdetik bazterrak galanki goxatuaz eta zeru sabaian garbitasuna nagusi, hodei gutxirekin, giro goxo eta atsegina mantenduaz, bereziki kostaldean. Udaberri giro bikaina lurralde guztian eguzkiak ere lanaldi bikaina egingo duelarik sasoiko dagoela agertuaz. Beraz, kanpo giro aproposa ibilalditxoak eginaz opor egunak aprobetxatzeko.
Joxe Landa
Albisteak, Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 07 Api 22 0
Egun hauetan epeltzeko joera mantenduko da. Udaberrian gaude, bainan uda giroa izango dugu hurrengo egunetan. Kostaldean tenperaturak epelagoak izango dira hegoa haizearen ondorioz.
JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 29 Mar 22 0
Goizeko hego haizeak hodei trinkoak ekarriko ditu euri zipriztinak barreiatuaz eta arratsaldean haizea iparrera aldatuaz egun askotarako petralkeria jarriko da martxan, oraingoz ipar partea gaztigatuaz. Iparraldetik hurbilduko diren borrasken muturrak asko gaztigatuko dute lurralde hau ipar partean areagotuaz. Beraz, negu giroa jarriko da martxan egun batzuetarako. Asteburuan zertxobait hobeto izango dela dirudi eta ea udaberri giroa berreskuratzen duen.
JOXE LANDA
Albisteak, Eguraldia 28 Mar 22 0
Gaur ere atzoko moduan elementuak ia erabat berdintsu direla. Goiko hodei batzuk agertzea izango da tankeraren aldaketa txikia baina horrek ez die bat ere kalterik egingo dotoreziari eta goxotasunari. Haizea hegotik egun guztian eta leku aproposetan pixka bat mugitu ere bai baina oro har suabe samar joko duelarik, bikain portatuko da eguraldia kostaldean gehien nabarmenduaz. Giroaren goxotasuna epel eta txukun samar mantenduaz baina kaskarkeria ate joka dela gaurkoa aprobetxatu behar.
JOXE LANDA
Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 24 Mar 22 0
Atzoko tankerari eutsiko dio, elementu batzuk modu hobean direla. Haizea hegoaldetik suabe modu hobean eta tenperatura apur bat gorago dela, giroa goxo, dotorezi politarekin eta zeru sabaiko hodei bakanak sare. Horrela orokorrean bikain baina giroaren goxotasuna kostaldean gehien nabarmenduaz. Beraz, udaberri giro bikaina egun hauetan ere eta joera honi eutsi edo hobeagotuaz hurrengo egunetan. Kukua prest egongo da kantuan hasteko.
2022-03-16 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 16 Mar 22 0
Dezente batean atzoko tankerari eutsiko dio elementuak modu berdintsuan direla baina dotoreziak eta giroaren goxotasunak pixka bat galduko dute zikinago eta freskoago mantenduaz. Atzoko joerari dezente eutsiko dio eguzkia gutxiago bistaratuko den arren baina udaberri giroari dezentez eutsi bai behitzat. Oro har ontzat hartzeko moduan gaur ere akats txiki horiek gora behera.
2022/03/15 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 15 Mar 22 0
Hobetze nabarmena derrepente batean. Eguraldiaren elementuak modu onean jarri eta udaberri giro bikaina gauzatuko da gaur dotoreziak eta goxotasunak galanki irabaziaz. Hego haize suabeak gorantz eragingo dio tenperaturari aspaldikorik goiena harrapatuaz. 20 gradutatik gora lurralde guztian eta hodei gutxirekin zeru sabaia garbi eta eguratsa garden direla, opari polita hauxe udaberria ate joka dugularik. Eta guk txalo joko diogu.
2022/03/14 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 14 Mar 22 0
Gaur eki haize nahasiak pixka bat zapuztuko du atzo abiatu zen hobekuntza, laino narrasak ekarriko dituelarik. Zerua estalia mantenduko da goiz partean ateri baina gero euri zipriztinak barreiatuko ditu. Giro motela eta grazia gutxikoa zeru sabaia eta eguratsa zikin direla, giroa dezente mikaztuaz. Euskal Herri guztia berdintsu harrapatuko du kaskarkeria honek, txartu asko egingo ez bada ere onaren maila dezente zapuztu bai behintzat.
2022-03-11 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 11 Mar 22 0
Aldaketa nabarmena eguraldiak iparraldeko borraskaren muturrak lurralde hau harrapatuko duelarik. Modu berezian portatuko da pixka bat kaskartuaz baina zeru sabaia ez da erabat estalia egongo. Hodei bakan horiek euri zipriztinak barreiatuaz busti puntua mantenduko dute eta haizeak hego ukitua ibiliko duelarik tenperatura ere ez da asko jaitsiko, baina epeldu ezinean bai. Lurralde guztia tankera berdinean dela giro txarra ez baina grazia gutxikoa bai.