Bixi-Bixi

2021-06-23 BIXI BIXI

Bixi-Bixi, Irratsaioak 24 Eka 21 0

Asteazken honetakoa aurtengo 35. izan da. San Joan bezpera eta azkena izanik festa giroan pasatu dugu ordu bete. Euskaraz ikasten ari diren bi lagun gurekin, Zerainen bizi den Eliana Lopez biologoa, mexikarra bera eta Berriztik etorriko den Dana Moya kubatar musikari-kantaria. “Urmuga Mendiak eta musika” ekimena ere aurkeztu dugu.

2021-06-16 bixi bixi/PELLO LIZARRALDE

Bixi-Bixi, Irratsaioak 16 Eka 21 0

Pello Lizarralde idazlearekin ere hitz egin dugu “Argiantza” bere azken nobelaz.

2021-06-16 BIXI BIXI/IKUSI MIKUSI PROIEKTUA

Bixi-Bixi, Irratsaioak 16 Eka 21 0

Ikusi Mikusi “Lehen haur eta gazte literatura azoka” aurkezteko Amaia Hennebutte gurekin

2021-06-09 BIXI BIXI/AMAIA GOIKOETXEA

Bixi-Bixi, Irratsaioak 09 Eka 21 0

Amaia Goikoetxeak ostegunean izango den 111 irakurleen Akademiaren sari emate ekitaldia aurkeztu digu

2021-06-09 BIXI BIXI/SISIFOREN PAPERAK

Bixi-Bixi, Irratsaioak 09 Eka 21 0

Dorleta Urretabizkaia aktorearekin “Sisiforen paperak” Euskaldunon Egunkariaren itxieran oinarritutako antzerki lanaz aritu gara.

2021-06-02 BIXI-BIXI/AHOTSAK

Bixi-Bixi, Irratsaioak 02 Eka 21 0

Eta hilabetean behin egin ohi dugun moduan Euskal Herriko  Ahotsak guneko Izaskun Gastonekin, gai beretik tiraka, dantzari buruzko lekukotasunak, hainbat lagunek zein oroitzapen duten gazte denborako dantza saioetatik entzun ahal izan dITugu.

2021-06-02 BIXI BIXI/BAKARNE ALTONAGA

Bixi-Bixi, Irratsaioak 02 Eka 21 0

Bakarne Altonagarekin aritu gara “Guziak Dantzari” Dantzari buruzko eztabaidak eta generoa euskal probintzietan (XVIII-XIX), saiakera argitaratu berri du Manuel Larramendi Ikerketa saria lortuta

2021-05-26 BIXI-BIXI/KUTXA BIRA BARTZELONAN/EÑAUT ARRETXE

Bixi-Bixi, Irratsaioak 26 Mai 21 0

Eñaut Arretxe segurarra Bartzelonatik han nola bizi izan zuten KUTXA BIRA ekimena kontatzen.

2021-05-26 BIXI BIXI/alba Mendoza

Bixi-Bixi, Irratsaioak 26 Mai 21 0

Goiztiri AEKko ikaslea den Alba Mendoza Moreno Beasainen bizi den Madrildarrarekin aritu gara.

2021-05-19 BIXI BIXI/ ENEKO BIDEGAIN

Bixi-Bixi, Irratsaioak 19 Mai 21 0

Eneko Bidegain izan da gurekin.“Jon Bilbao ikertzaile gonbidatua 2021” katedra irabazi du. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko KoLaborategia laborategiko ikertzailea etaIkus-entzuneko Komunikazioa graduko irakasleak da. Beka horri esker, Mondragon Unibertsitateko ikertzaileak bertatik bertara, aztertu ahal izango du, batetik, Euskal Herriko jatorriko AEBko diasporako kideek Euskal Herriari buruz bilatzen eta jarraitzen dituzten informazioak eta, bestetik, kide horiek euskal lurraldetasunari buruz duten ikuspegia.Bi hilabetez egongo da Eneko Bidegain ikertzailean Renoko unibertsitatean. Ikerketaren emaitzak jardunaldi akademiko batean aurkezteko dira.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika