Irratsaioak

ASTE SANTUAK SEGURA

Goizerokoa, Irratsaioak 01 Api 26 0

Segurak, ostegun eta ostiral santuan herriko kaleetan zehar ibiltzen den prozesio iradakor eta ospetsua mantentzen du mendez mende. Gaur egun, Gipuzkoa mailan herri oso gutxitan ospatzen da Aste Santuko prozesioa eta hauen artean, Segurakoak oihartzun berezia dauka.

MARISA BARRENA

Goizerokoa, Irratsaioak 30 Mar 26 0

Gaur Marisa Barrena wikilariak emakume hauen biografiak ekarri dizkigu gogora. Juanita Ibaibarriaga Uriarte euskaltzalea eta gizarte-ekintzailea, Olatz Odriozola Mujika  Gipuzkoako txirrindularia emakumezkoen ziklo-krosean nagusi izan dena Euskal herriko zirkuitoetan, Maddi Torre Larrañaga  gipuzkoar futbolaria. Salbuespen bat ere egin dugu gaurko saioan eta Xabier Galdeano ekarri dugu gogora, gaurko egunez duela 41 urte GALek tiroz hil zuelako eta María Moliner Ruiz espainiar liburuzain, filologo eta lexikografoa.

AMESGILE ARGITALETXEA

Goizerokoa, Irratsaioak 30 Mar 26 0

Amesgile argitañetxeko Betzaidak liburu berria aurkeztu digu. MUXUAK ETA BESARKADAK MUNDUAN ZEHAR deiturikoa.

GOIERRI ESKUZ ESKU SAIOA

Goizerokoa, Irratsaioak 26 Mar 26 0

Segura Irratia, Goierri Irrati Telebista (GITB) eta Goierriko Hitza eskualdeko proiektu komunikatibo multimedia bat sortzeko lanean ari gara. Elkarlanaren lehen fruitua Korrikaren inguruko solasaldia izan da. Nekane Munduate Goierri beheko Korrikako arduradun eta AEK-ko irakasleak, Chabeli Sierra AEK-ko ikasleak, Korrikan kilometro asko egiten dituen Asier Auzmendik eta Xabier Albizu Errigorako kideak parte hartu dute. Goiztiri AEK euskaltegiko ikasleak ere bertan izan dira, ikusle gisa. Horretaz gain, Argentinan euskaraz bizi den Rocio Basterrari egindako elkarrizketa bat ere ikusteko aukera izango da. Saio honek Ampo, CAF, Goieki, HINE eta Orkliren babesa jaso du, Korrika eta Goierriko euskarazko hedabideekin bat eginez.

LORATUZ FISIOTERAPIA ZENTRUA

Goizerokoa, Irratsaioak 25 Mar 26 0

Loratuz fisioterapia zentruko Anabelek korrika egiteak dituen onuraz, baita ager daitezkeen lesioaz hitz egin digu.

LAIOZT HERRI ESKOLAKO HAURRAK

Goizerokoa, Irratsaioak 25 Mar 26 0

Laiotz Herrri eskolako Irene, Paula, Ali, Jon, Alex eta Elur izan ditugu gaur estudioan eta Korrikaren inguruko erreportai potita utzi digute.

SAN TELMO MUSEOA

Goizerokoa, Irratsaioak 25 Mar 26 0

La Encartada Fabrika-Museoaren eta Rialiaren erakusketen ondoren, San Telmo Museoak Gerardo D’Abrairak egindako marrazkien sorta bat aurkeztuko du, oraingo honetan Gipuzkoako instalazio industrialetarako marraztu zituen bista panoramikoak ardatz hartuta, Bizkaian eta Errioxan egindako beste marrazki batzuk baztertu gabe. Erakusketa hone nondik norakoak San Telmo Museoko Nerea Izagirrek emango dizkigu.

SEGURA ZERAIN MENDI LASTERKETA

Goizerokoa, Irratsaioak 18 Mar 26 0

Maiatzaren 3an izango da Segura-Zerain mendi lasterketa. Izen ematea zabalik da.

MARISA BARRENA

Goizerokoa, Irratsaioak 16 Mar 26 0

Marisa Barrena wikilariak emakume hauen efemerideak ekarri dizkigu gogora:

Aiora Errenteria, bizkaitar abeslari, kantagile eta irakaslea, Zea Mays taldeko kidea, Benita Uribarrena borrokalari antifaxista. PCEko militantea izan zen, eta Emakume Antifrankisten Espainiako Batasuneko ekintzailea, Tere verdes bilbotar aktibista eta militante abertzalea.EAJko eta Emakume Abertzale Batza (EAB) taldeko kidea, Maite Lafourcade baionarra euskal zuzenbidean espezializatu unibertsitate irakasle izan zena.

LAUREANO TELLERIA

Goizerokoa, Irratsaioak 12 Mar 26 0

Gaurko saioan Laureano Telleriak, Petrikiloen lanbideaz hitz egin digu besteak beste.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika