Albisteak
GORKA LIZASO
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 17 Mai 22 0
Sin Mala Intención Taldeko kidea den Gorka Lizaso beste kanta bat sortu du gaurko saiorako. Aste honetako gaiak/hitzak hauek izan dira: “LGTB Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna” eta “Eurovision”.
JOXE LANDA
Albisteak, Eguraldia, Irratsaioak 16 Mai 22 0
Ez da ia bat ere aldatuko eguraldiaren izaera elementuak modu berdintsuan direla. Iparraldeko borraskaren muturra Atlantikoan dela Euskal Herri guztian on maila modu onean mantentzea bermatuko du. Hego ukituko haize leun horrek goxo mantenduko du lurralde hau eguzkia bistan dela laguntza estimatua izango delarik. Udaberri giro petoa mantenduaz, tenperatura goian eta dotorezi politarekin zeharo ona egun guztian.
EDORTA UNAMUNO
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 16 Mai 22 0
Udaberria giroan murgilduta daude Urdaibai Bird Centerren. Gaurko saioan, alde batetik, aurreko astean Hegazti migratzaileen mundu mailako eguna ospatu zutela, habia-kutxen proeiktua, zikoinen eta ugal aldiariaren inguruan hitz egin digu Edorta Unamunok eta bestetik, hegaztien eguneroko bizitzan eguraldia bezalako fenomenoek nola eragiten duten ugal-aldian ere aipatu digu..
MARISA BARRENA
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 16 Mai 22 0
Marisa Barrena wikilariak, bost emakume aipatu dizkigu garko saioan: Maritxu Zagala (Tolosa), Kotxepin Bengoetxea Etxebarria (Lemoa), María Rosa Aierbe Iribar (historialaria eta unibertsitateko irakaslea), Izaro Avellas Sanchez (Ordizia) eta hil berria den Miren Jone Azurza kazetaria.
ANDONI CALVO
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 13 Mai 22 0
Bihar Eurovision Jaialdiaren Finala ospatuko da Turinen eta gure kolaboratzailea den Andoni Calvok Turinen bidean dago. Aeroportuan harrapatu dugu eta zuzenean izan da gurekin Eurovision Jaialdiaren azken berriak emateko, baita bere TOP 5 -a zein den kontatzeko ere.
JOXE LANDA
Albisteak, Eguraldia, Irratsaioak 13 Mai 22 0
Eguraldi ona izango dugu asteburuan, tenperatura altuagoak barnealdean kostaldean baino eta hego haizea izango dugu.
Amaia Gartzia
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 13 Mai 22 0
Amaia Gartzia bueltan da eta astebururako “Mentes maravillosas”, “Un nuevo mundo” eta “La conferencia” filmak aurkeztu dizkigu.
BIXI BIXI 500. SAIOA
Albisteak, Bixi-Bixi, Irratsaioak 13 Mai 22 0
Asteazkenean 500. Bixi-bixi saioa izan zen. UEMA eguna Udalerri euskaldunen eguna Seguran izango den aste berean, hor besteak beste, esker oneko agurra jasoko du Hitz edo irri euskaraz elkarri elkarteak egindako lanagatik. Hasteko UEMAko lehendakariarekin hitz egin genuen Iraitz Lazkanorekin. Ondoren saioaren eta euskara elkartearen sorrera birbizi genuen Santos Beloki, Rafael Gerriko eta Aitor Calvillo bide lagun hartuta. Saioari azken perla Iñaki Muruak jarri zion.
JOXE LANDA
Albisteak, Eguraldia, Irratsaioak 12 Mai 22 0
Gaur ere atzoko tankerari bete-betean eutsiko dio baina iluntzean kaskartzeko tankera pixka bat sumatuko zaio, haizea ipar mendebaldetik jarriaz zertxobait narrastuko delarik. Kaskarralditxoa ate joka dela itxura kaskarrarekin bukatuko da eguna, biharko kaskarkeriari paso emanaz.
SUSTATU
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 12 Mai 22 0
Sustatuko Luistxo Fernandezekin izan gara, gaurkoan honako albiste hauek aipatu dizkigu: Euskarazko azpidatziak Amazon Prime Videon, Bziber lehiak eta Egunean Behin iralietik aurrera bueltan izango da.