Albisteak

AMESGILE ARGITALETXEA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 23 Urt 26 0

 

Urteko lehen saioa izan dugu Amesgile Argitaletxeko Betzaidarekin. Gaurko saioan 2025eko errepasoa egin dugu eta 2026an etorriko denaren berri eman digu

IDIAZABALGO UDALA – IÑAKI ALBERDI

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 23 Urt 26 0

 

Idiazabalgo Alkatea den Iñaki Alberdiren bisita izan dugu. Gaurko saioan bidegorriaz, argiteriaz eta San Blas Jaiaz hitz egin digu

SUSTATU

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 23 Urt 26 0

 

Sustatuko Luistxo Fernandezek gaurkoan albiste hauen inguruan hitz egin digu: MTVren itxiera, Wikipediaren 25 urteak, Slop musikaren plagioa, eta EITBHub.

BIXI BIXI / MAIZPIDE EUSKALTEGIA

Albisteak, Bixi-Bixi, Irratsaioak 21 Urt 26 0

 

Maizpide euskaltegitik, Iñigo Igartzabal irakasle dutela, Helene Haindalian eta Francois Ranbaud ikasleak ezagutu ditugu. Biak euskera ikasten ari dira eta beraien esperientzia kontatzera etorri zaizkigu

LAIOTZ HERRI ESKOLAKO IKASLEA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 21 Urt 26 0

 

Laiotz Herri Eskolako ikasleak San Sebastian Egunaren inguruko saioa prestatu dute

LORATUZ FISIOTERAPIA ZENTRUA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 20 Urt 26 0

 

Segurako Loratuz fisioterapia zentruko Anabel Urkiolak organo biszeralen disfuntzioak eta min muskuloeskeletikoen erlazioaz aritu zaigu hizketan

GOIERRIKO TXOTX DENBORALDI BERRIA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 15 Urt 26 0

 

Pako Etxeberriak hasiera eman dio 2026ko Txotx Denboraldiari Goierriko sagardogileen izenean.
Euskal Sagardoaren barruan 360.000 kg sagar bildu dituzte Goierriko 15 sagar ekoizleek bertan landatuta dauden 65 ha-tan. Guztira 125.000 litro euskal sagardo ekoiztu dituzte bertako lau sagardogileek: Zeraingo Oiharte, Ataungo Urbitarte, Ordiziako Tximista eta Legorretako Begiristain.

ALKATEEKIN ELKARRIZKETAN – ZALDIBIA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 14 Urt 26 0

 

Hilabetean behin herri ezberdinetako alkateen bisita izaten dugu. Gaurkoan Zaldibiko alkatea den Ioritz Berra izan dugu. Urte hasierako kontuak edota urtarrileko agenda aipatu dizkigu

MARISA BARRENA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 14 Urt 26 0

Marisa Barrenaren saio berri bat entzungai duzue. Saio honetan Reyes Azkoitia, Elisabete Alberdi, Rosario Artola, Goizalde Landabaso eta Alba Garmendia Castaños aurkeztu dizkigu.

Baserritik bizitzea lehen eta orain. Arriarandik sortzen

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 14 Urt 26 0

Arriarango Intxaurpe Kultura Elkarteak, kultur ekitaldi bat antolatu du urtarrilaren 17rako. Baserri bizitza edo bizimodua izango dituzte hizpide eguerdian izango den saioan eta ondoren bazkaria izango da baserritar gonbidatuen produktuekin. Baserritik bizitzea lehen eta orain. Arriarandik sortzen du izena ekitaldiak eta gaurkoan Iker Sancho, Arriarango Intxaurpe Kultura Elkarteko kidea gonbidatu dugu ekitaldiaren informazio guztia eskaintzeko.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika