All posts by Segura Irratia

Archives Author

LAIOTZ HERRI ESKOLAKO SAIOA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 22 Urr 25 0

 

Kurtso honetan ere Laiotz herri eskolako ikasleak izango ditugu Goizerokoa saioan. Gaurko saiorako kurtso hasierako erreportai bat prestatu dute.

MUSIKAZBLAI SAIOA/ MARIA AMOLATEGI

Irratsaioak, Musikaz Blai 22 Urr 25 0

Maria amolategi beasaindarrak bere bakarkako lehen diska aurkeztu digu, EQUILIBRIO.

EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA/ IDOIA APAOLAZA

Goizerokoa, Irratsaioak 21 Urr 25 0

Ekimena psikopeagogiako Idoia Apaolazak idatzi duen IBAIEK TXINTXETAK DAUZKA IPURDIAN haur eta gazteentzako liburua aurkeztu digu. Dislexia baita emozioak lantzeko eta ezagutzeko liburu aproposa modu dibertigarrian kontatua.

39. udazkeneko musika zikloa urretxu

Goizerokoa, Irratsaioak 17 Urr 25 0

Urretxuko 39. Udazkeneko Musika Zikloa urriaren 19an hasiko da. Jon Luqui alkateak egitarauaren berri eman digu.

GAU BELTZA BEASAINGO IGARTZA MONUMENTU MULTZOAN

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 17 Urr 25 0

 

Urriaren 31ean Beasaingo Igartza Monumentu Multzoan Gau Beltza ospatuko dute. Programaren errepasoa egiteko Aharoa Zuloaga, Igartza Monumentu Multzoko langileak informazio guztia eskaini digu

AMESGILE ARGITALETXEA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 17 Urr 25 0

 

Amesgile Argitaletxeko Betzaida Urtazaren bisita izan dugu, baina gaurko saioa berezia izan da. Euskal Mitologiaren bildumaren laugarren liburua kaleratu du “MAIRUAK”, Mirari Sagarzazu ilustratzailearekin batera. Liburua aurzketu edota hilabete honetan izango dituen azoka eta ipuin kontaketen berri eman digu

MUSIKAZBLAI / ORDIZIARROCK

Irratsaioak, Musikaz Blai 15 Urr 25 0

Ordiziarrock jaialdia urriaren 16tik 18ra ospatuko da. Xehetasun guztiak elkarrizketa honetan:

49. EUSKAL HERRIKO DANTZA TXAPELKETA ETA 8. DANTZA EGUNA SEGURAN

Sailkatu gabea 14 Urr 25 0

 

Urriaren 18an 49. Euskal Herriko Dantza Txapelketa eta 9. Dantza Eguna ospatuko da Seguran. Izarra Urdalleta, Segurako Alkatea eta Josune Arrondo, Kultur Teknikaria gonbidatu ditugu aurtengo edizioa aurkezteko

MARISA BARRENA WIKILARIA

Goizerokoa, Irratsaioak 13 Urr 25 0

Marisa Barrena wikilariak itzalpeko lanak edo ixilpeko lanak egin dituzten hainbat emakumeren biografiak ekarri dizkigu gogora. Madeleine Jauregiberri euskaltzale eta euskal idazle zuberotarra, Mª PIlar Zabala Agirre ikerlari eta idazle legazpiarra, Pilar Ardanza Uribarren politikari durangarra, Zuriñe Garcia Garcia sukaldari barakaldarra, Julia Beasoto ekintzailea eta Elisa Kaltzada Ugalde ekintzaile eta euskaltzal Busturiarra.

 

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika