All posts by Segura Irratia
Archives Author
SANTA AGEDA BEZPERA
Goizerokoa, Irratsaioak 04 Ots 21 0
Euskal herriko zenbait tokitan ospatzen den jai herrikoi tradizionala da SANTA AGEDA BEZPERA, Seguran ere Santa Ageda bezperan atera ohi gara kantu eskean. Aurten egoera dela eta ezinezkoa da, baina estudiora etorri zaizkigu Elorri kultur elkarteko kideak etxeetan zuzenean koplak eta hainbat kontu entzuteko aukera eskeiniz. estudioan izan ditugu; Luli Telleria, Jabier Albisu eta Martxeliño Elorza
BSAFE MUSUKOAK
Goizerokoa, Irratsaioak 04 Ots 21 0
BSAFE enpresa Gazteiztarrak, betaurrekoetan lurruna sortzen uzten ez duen maskara bat garatu berri du. BSafe enpresako I+D ko zuzendaria den Aitor Intxaustirekin hitz egin dugu.
SUSTATU/LUISTXO FERNANDEZ
Goizerokoa, Irratsaioak 04 Ots 21 0
Sustatuko Luistxo Fernandezek egunean Behin jokoaren 6. denboraldi berriaren inguruan eta 12.000 puntu.eus domeinuen langa gaindituta, plan estrategikoaz aritu zaigu.
2021-02-03KO BIXI BIXI/ AHOTSAK
Bixi-Bixi, Irratsaioak 03 Ots 21 0
Euskal Herriko Ahotsak gunetik Izaskun Gastonekin gazte gara gazte saila aurkeztu dugu Euskal Herri osoko hainbat gazten pasarteak entzunez.
2021-02-03ko BIXI-BIXI/ HELENA XURIO/SUGARREN MENDE LIBURUA
Bixi-Bixi, Irratsaioak 03 Ots 21 0
SUSTRAI FRUTA DENDA/ ALBERTO VEGA
Goizerokoa, Irratsaioak 03 Ots 21 0
Sustrai fruta dendako Alberto Vegak , Sustrai dendako ateak zabaldu eta dendetan dituzten produktuez, egiten dituzten azokez…aritu zaigu hizketan.
III.EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUN PLANA/ MIREN ELGARRESTA , GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO BERDINTASUNEKO FORU ZUZENDARIA
Goizerokoa, Irratsaioak 03 Ots 21 0
Gipuzkoako foru aldundiko berdintasuneko foru zuzendaria, Miren Elgarresta izan dugu gonbidatu gaurkoan. III.EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUN PLANAren inguruan aritu gara. Baina Miren ez da izan gaurko gonbidatu bakarra, Legazpiko alkatea den Koldobike Olabide eta Ordiziako KIMETZ emakume elkartzeko Belen Balerdirekin ere egon gara.
2021-02-03ko EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 03 Ots 21 0
Ederki eutsiko dio atzo hartu zuen martxari hego haizea pixka bat mugitu arren. Ostarteak nagusi zeru sabaian. Eguzkiaren bisitatxo horiek asko alaituko dute giroa. Isobarak jita onean direla asko nabarmenduko da on alditxo hau lurralde guztian baina ipar partean gehiago nabarmenduko da.
IZARRA URDAILETA, SEGURAKO ALKATEA
Goizerokoa, Irratsaioak 02 Ots 21 0
Hilabetero legez, Izarra Urdaileta Segurako Alkatea estudioan izanda, hainbat gaiez hitz egiteko. Besteak beste, azken egunetako herriko Covid 19ren bilakaeraren ingurukoak, diru laguntzak, gazteak…